2015/02/05

Santa Ageda


                                             
 Argazkiak ikusteko, irudian klikatu.



DIOS TE SALVE ONGI ETORRI
GABON JAINKOAK DIZUELA
LEGEAREKIN KUNPLI DEZAGUN
GAUR SANTA AGEDA BEZPERA


1.- Ikastolatik etorri gara
     taldean neska mutilak
     Santa Agedan omenez hartuz
     soinuak eta makilak.

2.- Ohitura zaharrak bete nahian gu
     auzoan zehar gabiltza
     baina gazteak eta helduak
     gaur non arraio dabiltza.

3.- Jakintzakoak etorri gara
     Luberri alaitu asmoz
     belarri ho(r)iek tente jarri ta
     entzun kopla hauek gogoz.

4.- Plaza hontara iritsi eta
     gelditu gara harrituta
     hemen aurrean guri begira
     hainbeste jende ikusita.

5.- Gure lantxoa bete dugu ta
     bagoaz orain hemendik
     agur lagunok ondo bizi ta
     ez galdu ohitura zaharrik.