2015/01/29

Belaunaldi desberdinen arteko elkar ezagutza

Asteartean (urtarrilak 27) Matia Fundazioko Rezola eta Bermingham egoitzetako adinekoekin hizketan ibili ginen LH5eko ikasle eta irakasleak. Hamaika kontu jakin genituen: nola bizi ziren, zer egiten zuten, txikitako pasadizoak... Eta guk ere gureak kontatu genizkien: gure aitona amona batzuk hor egon zirela edo zeudela, nola gurasoekin joan ginen egoitza horietara beraiekin egotera, laguntzera...
Zur eta lur ere geratu ginen amona Mariarekin: ehun urte zituen eta egunero egunkaria irakurtzen zuen!!! 


Argazkian klik eginez, gainontzeko argazkiak ikusiko dituzue