2015/01/29

Belaunaldi desberdinen arteko elkar ezagutza

Asteartean (urtarrilak 27) Matia Fundazioko Rezola eta Bermingham egoitzetako adinekoekin hizketan ibili ginen LH5eko ikasle eta irakasleak. Hamaika kontu jakin genituen: nola bizi ziren, zer egiten zuten, txikitako pasadizoak... Eta guk ere gureak kontatu genizkien: gure aitona amona batzuk hor egon zirela edo zeudela, nola gurasoekin joan ginen egoitza horietara beraiekin egotera, laguntzera...
Zur eta lur ere geratu ginen amona Mariarekin: ehun urte zituen eta egunero egunkaria irakurtzen zuen!!! 


Argazkian klik eginez, gainontzeko argazkiak ikusiko dituzue


Kirol jarduera ezberdinak


Aste hontako jardunaldiak

2015/01/22

San Sebastian 2015


Neguan ez da eguraldia lagun izaten baina aurten, nahiz eta hotza egin, gure neska mutilak pozik eta ilusioz beterik irten dira San Sebatian egunean haurren danborradan. Argazkietan begiratzea besterik ez dago haien aurpegi alaiak ikusteko. Gora Jakintza!


Goain ere ikasleek alaitasunez bete zuten ikastola.Irudian klik egin gainontzeko argazkiak ikusteko.



Gure txikiek aurten ere Sarriegiren doinuez eta danbor hotsez ikastola alaitu digute. Argazkietan klik eginez, gainontzeko argazkiak ikus ditzakezue.



Victoria Eugeniarako bidean
Uxue Carreras: Banderaduna
Asier Aguilar: Danbor nagusia
Alaitz Azkue: Danbor kaboa
Aitor Arcas: Barril kaboa



San Sebastian eguna badator eta ekarpen hontan erakutsi nahi dugu gure 5.mailako neska-mutilak jo eta ke ari direla entsaiatzen Iñakiren zuzendaritzapean eta 5.mailako tutoreen laguntzaz.Ikusi, ikusi argazkiak.


Argazkian klik eginez, gainontzeko argazkiak ikusteko aukera duzue.


kirol aldaketa

Aste hontako jardunaldiak

2015/01/15

Mendiko irteera: Manddale

2015/01/13

Aste hontako jardunaldiak

2015/01/08

Aste hontako jardunaldiak