2015/12/19

Santo Tomas eguna

Gaur Santo Tomas eguna ospatzeko baserritarrez jantzita etorri gara ikastolara. Jiji-jaja dantzan ibili gara kalejiran eta txistorradun ogitartekoa dastatu dugu. Primeran pasa dugu!!!

Irudi honetan klik eginez, gainontzeko argazkiak ikus daitezke.

2015/12/18

Mari Domingi

Goizean goiz urduri etorri dira ikastolara txikiak, gaur Mari Domingi etortzekoa dela baitakite. Eta hala izan da! Esandako orduan iritsi da. Olentzero etxean gelditu da lanean eta bera bakarrik etorri da. Gure ikasleen eskaera, erregu, amets guztiak jaso eta aldegin du gero bueltan. Gu Olentzeroren bisita zain gelditzen gara, baina Mari Domingik oparitu digu lehen oparirik ederra: gure haurrei ezabatu ez zaien irribarre goxoa. ZORIONAK DENEI!!!
Argazkian klikatu gainontzeko argazkiak ikusteko.

2015/12/17

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

2015/12/10

Eskola kirola:Hitzaldia


Artxiboa deskargatu

2015/12/09

Aste hontako jardunaldiak


Artxiboa deskargatu

2015/12/03

Euskararen eguna




Irudietan klik egin gainontzeko argazkiak ikusteko


Gaur abenduaren 3a da.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

Egun berezia guretzat!!!

Arbasoei, aiton-amonei, gure gurasoei,... zor diegu euskara.
Gaur egun Jakintzan euskaraz bizi gara,
orain dela 51 urte sortutako ikastolan!!!

Euskara besteengana eramaten gaituen zubia da:

Jolasteko

Lagunak egiteko

Ikasteko

Kirolean aritzeko

Erosteko

Dibertitzeko,...

Eskerrik asko guztiei "Euskararen taupada izateagatik"


2015/11/30

Gabon kantak

Gabon giroan abesteko kantak gure ikasleen eskutik:

Abestien letrak hemen.

2015/11/25

Aste hontako jardunaldiak


Dokumentua deskargatu

2015/11/19

Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Aurtengoa euskaldun berriari aitortza egin nahi zaio eta "Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik" leloa erabaliko da azaroan eta abendu hasieran hirian antolatuko diren ekintzetan.
Hona hemen antolatu diren ekintzen programazioa auzoz auzo:

Aste hontako jardunaldiak

2015/11/12

6.mailako ikasleak Zumaiako flyschetan


Dokumentua deskargatu.

Dekalogoa



Dokumentua deskargatu

Aste hontako jardunaldiak


Dokumentua deskargatu.

2015/11/09

Haur Hezkuntzako bost urteko umeak hostoak biltzen

Pasa den ostiralean Haur Hezkuntzako bost urteko umeak Serafin Baroja parkera joan ziren hostoak biltzera.Bertan primeran pasa zuten gelarako hostoak jasotzen eta baita ere lagunekin jolasten.Ikusi, ikusi argazkiak! Horretarako klik egin behar da beheko argazkian.


2015/11/04

Aste hontako jardunaldiak


Dokumentua deskargatu.

"Hiria, hezkuntza eta praktika kolaboratiboak"

"HIRIA, HEZKUNTZA ETA PRAKTIKA KOLABORATIBOAK" izenarekin proiektuak aurkezteko deialdia egin zuen Tabakalerak. Bost proiektu aurkeztu dira eta horien artean gure ikastolakoa izan da aukeratua.
Helburuak:
  • Ikastola eta hauzoaren arteko harremanak ahalbideratu.
  • Auzoko bi kale lotzen dituen pasabidea (Heriz-Erregezain kalea, eskola orduetan zabalik) eta auzotar ugari erabiltzen duten bidezidorra, kolorez jantzi gure kulturaren adierazgarri diren irudiak marraztuz eta margotuz.
  • Denen arteko elkarlana bultzatu auzoa denen artean eraikitzen dela jabetuz.
  • Euskara ikastetxeko hormen artetik auzoratu eta hedatu pasabideen erabilera bultzatuko duten mezuak idatziz.
  • Bidezidorra edo pasabidearen  tarte batean "KULTUR TRUK" txokoa osatu.
2015-16 ikasturtean zehar, auzoko eragile desberdinen laguntzaz gorpuztuko den proiektua izango da.

2015/10/29

Aste hontako jarduerak






2015/10/22

Eureka! Zientzia Museoa

Kaixo lagunak!!! Urriaren 13an. 5.mailako ikasleak, autobusa hartu eta Miramonera joan ginen Eureka! Zientzia Museora goiza pasatzera.

Iritsi eta Unibertsoan murgildu ginen.Talde bat Planetarium txikira joan zen "Roke kohetearen" abenturak disfrutatzera.Hemen, Rokek espazioan zehar bidaia egiten du eta Eguzki Sistemako planeta nahiz sateliteetan aurkitzen diren sumendiak erakutsi zizkigun.

Besteak, bitartean, gustura eseri eta Platetarium handira joan ziren.Hemen, lurraren mugimenduaz, urtaroen antolaketa, konstelazio desberdinen sorrera eta irudiak ikusi  genituen,...

Hona hemen gure txangoaren argazkiak bideoan.

Aste hontako jardunaldiak

Uzturre mendirako txangoa

2015/10/16

Aste hontako jardunaldiak

2015/10/15

2.mailako ikasleen guraso arduradunak eta datak Pio Baroja kiroldegian

4.mailako ikasleen txangoa

Eskualde gaiarekin lotutako lehenengo irteera San Markos Gotorlekura egin genuen aurreko ostiralean.
Hemen daude hor ateratako argazkiak, Donostialdeko paisaia zoragarria erakusten duena.


Argazkian klik eginez, gainontzeko argazkiak ikusteko aukera izango duzue.

2015/10/08

Mintzalagun


Finalista eguna

2015/10/01

Mendiko irteeren egutegia

2015/09/24

Orduz kanpoko jardueren hasiera

2015/09/03

2015-2016 ikasturtea


Ikasturte berriari hasiera emateko unea iritsi zaigu. Udako oporretan indar berritu eta lanean hasteko prest izango gara irailaren 8tik aurrera.Udan zehar ezagutu ditugun parajeen berri, bizi izan ditugun esperientziak, egin ditugun lagun berriak...elkarrekin trukatzeko parada izango dugu. Ez hori bakarrik, motxilari hautsa kendu, liburu berrietako altxorretaz jabetu eta baita irakasle berriak ezagutu ere egingo ditugu.

Gure ordutegia hau izango dela gogoratu:
Goizez bakarrik garenean ( irailaren 8tik 18ra bitartean):
  • Haur Hezkuntza HH2: 9:00-12:00. Egokitzapen prozesua jarraituz, pausoka egingo dute ikastetxeratzea.
  • Haur Hezkuntza HH3: 9:00-12:00.
  • Haur Hezkuntza HH4,5. 9:00-13:00.
  • Lehen Hezkuntza: 1.-6.maila bitartean: 9:00-13:00.

Goizez eta arratsaldez hasten garenean ( irailaren 21an):
  • Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza 1. eta 2.maila: Goizez: 9:00-12:00.  Arratsaldez: 15:00-17:00.
  • Lehen Hezkuntza 3.-6.maila bitartean: Goizez: 9:00-12:30.  Arratsaldez. 15:00-17:00.
Animo eta laister arte!



2015/07/02

Udara

Ongi pasa oporrak eta iraila arte!



2015/06/30

6.mailako ikasleen gaueko mendi martxa

     Aurten Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleei, Jakintza ikastolan egin duten ibilbidea bukatzen zutelako, Jakingura guraso elkartetik gaueko mendi ibilaldia eskaini zaie aukeran. Hondarribitik irten eta Zurriolako hondartzaraino joan ziren. Zati batzuk gauez eginez, oso eskura ditugun paisaia zoragarriak dastatuz, askatasun sentsazioa biziz, kidetasuna mantendu eta bultzatuz, eta urte osoan landu duten egoera fisikoa proban jarriz.

35 ikaslek eman zuten izena, nahiz eta azkenean ostiralean irteera puntura 31 ikasle ausart azaldu.

Ziur gaude esperientzia gehienentzat edo guztientzat ahaztu ezinezkoa izan dela. "

2015/06/25

Kurtso amaierako 2.mailakoen emanaldia

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek, ikasturteari amaiera emateko,antzerki emanaldia eskaini zieten Haur Hezkuntzako ikasleei. Artista galantak!

2015/06/24

Agur, 6.mailako ikasleak!

Baikara elkartearen dinamikak

Elkar hobeto ezagutzeko eta talde harremanak indartzeko helburuarekin jolasean airu dira gure ikasleak Baikara elkartearen eskutik. Tailer hauetan parate hartu dute:
LH1go mailakoek "Jolasean taldea dinamizatzen dugu".


LH3.mailakoek "Jolasean elkar onartzen dugu".


LH5.mailakoek "Jolasean erronkei aurre egiten"


2015/06/23

Amezketako txangoa

Ekainaren 10an lau urteko ikasleek txango polit bat egin zuten.Txindoki inguruan busa utzi eta haurrak hamaiketakoa jaten hasi ziren belardi eder batzuetan.Paisaia ikaragarria zen, nahiz eta laino itxi batek estaltzen zuen probintziako mendirik ezagunena.Egun iluna baina ateri zegoen iragarria.Betiko ordea, bakarrik eguraldi txarra ematen dutenean asmatzen dute eta ez zen, ez, egun hura salbuespena izan. Irakasleak hamaiketakoa jaten hasi eta euria hasi zuen, beraz busa hartu eta herrira jaistea erabaki genuen.
Frontoian haurrak primeran pasa zuten, nahiz eta kanpoan sekulako euri zaparrada zegoen.Atertu zuenean, herriko arkupetan argazki bat egiteko probestu genuen.


Argazkian klik eginez, gainontzekoak ikus daitezke.


Ahaztutako arropak

Ikasturtean zehar ahaztuta utzitako arropak pilatu dira goiko eta beheko eraikinetan. Oporretara joan aurretik etxeko apal eta armairuak arakatu eta norberak bereak jasotzea ongi legoke.
Ikastetxean gelditzen direnak herrialde behartsu batetara bidaliko dira udan.
Goiko eraikineko ahaztutakoak irudietan:














2015/06/15

Kirol jantzia eta inkesta online


Irudian klik eginez, inkesta betetzeko aukera izango duzu.


Jaialdia 2015

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan genuela, ikastolako jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako  ikasleek dantza zoragarriak egin zituzten, urtean zehar egindako plastika lanekin erakusketa polit eta koloretsua ikusteko aukera izan genuen eta bukaeran txixtorrra ona eta sardin goxoak jan genituen. Han ginen denok, ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aiton-amonak,... ondo pasatzeko prest.

Argazkian klikatu gainontzekoak ikusteko.
Youtubera gurasoek igo dituzten bideoak hemen dituzue.



2015/06/12

Jaialdiaren aurreratzea

2015/06/05

Lugaritz-Ikertze XIV.ipuin lehiaketa eta Koldo Mitxelena 26. literatura lehiaketa

Gaur Lugaritz-Ikertze XIV. ipuin lehiaketaren sariak banatu dira. Lehiaketan Jakintza Ikastolak, Santo Tomas Lizeoak eta Ekintza Ikastetxeak hartu dute parte.Ipuin asko aurkeztu dituzte ikasleek eta guztien artean 1. saria gure ikastolako 5.mailako Garazi San Sebastian ikasleari eman diote. Zorionak, Garazi!!!
Argazki gehiago ikusteko, argazki honetan klikatu


Hona hemen Garaziren ipuina:



Bestetik, Koldo Mitxelena 26. literatura lehiaketan, Jakintzako bi ikaslek aipamen berezia izan dute:
5.mailako Oier Irazusta, "Fruta dendako abenturak" ipuinarekin eta 6.mailako Eneko Gundin, "Trikua eta ahatea" komikiarekin. Zorionak bioi!!!
Ikastola, ohikoa den bezala, saritutakoei horrelako harrera egin diegu:


2015/06/04

LOMCE legearen inguruko informazioa

2015/06/01

5 urteko ikasleak Donostia ezagutzen

Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrak Donostia ezagutzera joan gara. Gauza asko ikusi ditugu: Hondartzak, Igeldo, Urgull eta Ulia mendiak...
Uharteko hondartza ere ikusi dugu itsas behera zegoelako. Udaletxea marraztu dugu eta hamaiketakoa egin ondoren, Urumea ibaia eta zubiak ikusi ditugu, baita Kursaala ere.
Gero Alde Zaharrera joan gara eta han, Bretxa merkatuaren ondoan, Sarriegi Plazan egon gara eta bertako tanborreroaren aurrean Donostiako martxa abestu dugu.
Gero Konstituzio Plazan egon gara eta han leihoetako zenbakiekin jolastu dugu.
Azkenik San Telmora joan gara eta bazkaldu ondoren,bertako parkean jolastu dugu.
Eskulturak eta estatuak ere ikusi ditugu: Jesusen Bihotza, Haizearen Orrazia,Eraikuntza Hutsa,Fleming, Okendo,...
Oso ondo pasa dugu! Ikusi, ikusi argazkiak!



Argazkietan klik eginez, gainontzako argazkiak ikus daitezke.




Ikasturte amaierako begirale-gurasoen futbol partidua

2015/05/28

Bide Hezkuntzako marrazki lehiaketa

Irudian klikatu eta bide hezkuntzako marrazki hoberenei botoa eman.

Euskal Eskola Publikoaren jaia


Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren inguruko informazioa izateko irudian klikatu.

Aurtengo kantaren bideoa


Gaur Jata erlearen bisita izan dugu Ikastolan.Berarekin batera Jata Jaku ipuinaren egilea ere etorri da. Denek entzun dugu erne, erne kontakizuna eta Jatarekin batera jolasteko aukera ere izan dugu. Primeran pasa dugu Haur Hezkuntzako ume guztiak.

Irudian klikatu gainontzeko argazkiak ikusteko.

Gaueko mendi ibilaldia




Aste hontako jardunaldiak

Piraten etxea

2015/05/26

Jakintza Ikastolako 1.bideo lehiaketa

Orain dela hiru ikasturte hasi ginen Gorputz Hezkuntzako arloan bideoen proiektuekin LH5.mailan.
Proposamena egoki bezala baloratu zen ikasleen gorputz adierezpeneko gaitasunak eta taldeko lana garatzeko, ahozkotasuna, sormena eta gaitasun artistikoa bultzatzeko.


Lehiaketa irabazi duen bideoak aipatutako helburun lorpenean ongo goazela ederki asko egiaztatzen
digu.

Taldeko argazkia


2015/05/22

6.mailako ikasleen txangoa:Bertiz

6.mailako ikasleak Bertiz-en izan ziren asteazken eta ostegunean. Bertan abentura-kirolak egiteko aukera izan zuten: Errobi ibaian rafting-a praktikatu zuten, piraguekin Bidasoa ibaian ibili ziren eta Elizondotik gertuko paraje zoragarri batean, tirolina egin zuten.Izugarrizko altuera hartu zuten, ehun metrora iristeraino.
Kirola egin bai, baina gauean, nekea albo batera utziz, dantza  gogoz egin zuten ikasle guztiek. Egun ahaztuezinak izan dira!

Argazkian klikatu gainontzeko argazkiak ikusteko.

Aste hontako jardunaldiak

2015/05/14

Aste hontako jardunaldiak

2015/05/07

Udaleku irekiak 2015

Ibilaldia:Ferrata

2015/05/06

The shows

4.mailako ikasleek antzerki bat prestatu dute ingelesez eta gurasoen aurrean antzeztu dute.Ikusi, ikusi bideoak!

Aste hontako jardunaldiak

2015/04/30

Guraso Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berria

Gazteleraz

2015/04/28

Haur Hezkuntzako 2 urteko 3.gela ez itxi!

Atzo, Apirilaren 27an, guraso, ikasle eta irakasleak, delegazioaren aurrean elkartu ginen Haur Hezkuntzako bi urteko  hirugarren gela zabaltzeko aukera itxi digutelako.





2015/04/23

Liburuaren Nazioarteko Eguna 2015

Gaur Liburuaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egin dugu, hala nola ikastola apaindu dugu, gelatan ikasleen gustuko testuak irakurri dira, mediatekan 6.mailako talde batek D. Quijote-ren pasarteak irakurri ditu, 4.mailakoak ipuinak zatika irakurri dituzte. Homa hemen argazkiak:






Argazki gehiago ikusteko klik hemen