2014/12/17

Mari Domingi gure ikastolan

Gaur goizean Mari Domingi oso goiz jaiki da eta dotore-dotore jantzi da gu bisitatzera etortzeko. Gero, Olentzerori bi muxu eman dizkio eta mendian behera abaiatu da Jakintza Ikastolarantz.

Mari Domingik ez du hiria oso ongi ezagutzen, eta apur bat galduta ibili bada ere, lortu du guganaino iristea. Gu oso urduri geunden bere zain eta gona gorri luzea arrastaka zuela eskaileretan behera ikusi dugunean, irribarrea zabaldu zaigu ezpainetan. O,a,o,...zabaldu ditugu denok ahoak gure hortz guztiak agerian utzi arte. Lasaitzea lortu dugunean, Mari Domingik ipuin bat kontatu digu. Jarraian goxokiak banatu dizkigu eta guk trukean muxu goxo bana oparitu diogu.. Zein leuna bere masaila! Gero bere saskitik eskutitzak idazteko paperak atera ditu. Gutako bakoitzarentzat bana ekarri du eta andereñaoari eman dizkio gelan banatzeko. Gure andereñoa ere aztoratuta zebilen ete begiek ñirñir egiten zioten.

Dena bukatutakoan agur esan digu, Olentzeroarengana bueltatu behar baitu lehenbailehen, opariak biltzen lan handia omen dauka eta. Gu, berriz, gelara bueltatu gara, eskutitzak idazten ere hasi behar baitugu.



Argazki gehiago ikusteko, klik hemen