2014/12/21

Jaialdia

ImageChef.com - Obtener códigos para Facebook, Hi5, MySpace y más

2014/12/19

Olentzero 2014


Olentzeroari harrera egiteko 24an 11:00tan eliz aurrean elkartuko gara. Haurrez gain gurasoak ere baserritarrez jantzita gerturatzea nahiko genuke. HH2-ko haurrek euren  gurasoen laguntzaz egingo dute Sert enparantza arteko bidea, auzoko gune desberdinetan abestu eta gero, bertan agurtuko baitugu Olentzero.

Anima zaitezte!

Santo Tomas

Santo Tomas eguneko usadio zaharrari jarraituz, baserritarrez jantzita etorri gara ikastolara. Kolore guztietako gona eta atorrez bete da patioa ogitartekoa jatera jaitsi garenean.



Txistorra usaina nabaria zen eta eskuartean ogitarteko bero beroa hartu dugunean, segituan sartu dizkiogu hortzak , baita batzuen paparretan behera olio tarrataren bat abiatu ere.Ikusi argazkiak!


Musika, dantza, festa eta algara nagusitu da gaur ikastolan eta primeran pasa dugu.Ikusi, ikusi argazkiak!



2014/12/18

The wolf and the 7 little kids

2014/12/17

Mari Domingi gure ikastolan

Gaur goizean Mari Domingi oso goiz jaiki da eta dotore-dotore jantzi da gu bisitatzera etortzeko. Gero, Olentzerori bi muxu eman dizkio eta mendian behera abaiatu da Jakintza Ikastolarantz.

Mari Domingik ez du hiria oso ongi ezagutzen, eta apur bat galduta ibili bada ere, lortu du guganaino iristea. Gu oso urduri geunden bere zain eta gona gorri luzea arrastaka zuela eskaileretan behera ikusi dugunean, irribarrea zabaldu zaigu ezpainetan. O,a,o,...zabaldu ditugu denok ahoak gure hortz guztiak agerian utzi arte. Lasaitzea lortu dugunean, Mari Domingik ipuin bat kontatu digu. Jarraian goxokiak banatu dizkigu eta guk trukean muxu goxo bana oparitu diogu.. Zein leuna bere masaila! Gero bere saskitik eskutitzak idazteko paperak atera ditu. Gutako bakoitzarentzat bana ekarri du eta andereñaoari eman dizkio gelan banatzeko. Gure andereñoa ere aztoratuta zebilen ete begiek ñirñir egiten zioten.

Dena bukatutakoan agur esan digu, Olentzeroarengana bueltatu behar baitu lehenbailehen, opariak biltzen lan handia omen dauka eta. Gu, berriz, gelara bueltatu gara, eskutitzak idazten ere hasi behar baitugu.



Argazki gehiago ikusteko, klik hemen

Aste hontako jardunaldiak

2014/12/15

Txandalen erosketa

2.mailako ikasleen igeriketa ikastaroa

Lehen Hezkuntzako 2.mailako bi taldeek igeriketa ikastaroa bukatu zuten. Azken egunean jokuak egin zituzten eta primeran pasa zuten. Ikastaroan asko ikasi dute eta bikain pasa dute.
Argazkian klik eginez, gainontzeko argazki guztiak ikus daitezke.

2014/12/11

Aste hontako jardunaldiak

2014/12/05

Euskararen eguna: "Euskara, etenik ez duen haria"



Abenduaren 3an Ikastolan Euskararen Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzako umeetxoek ikastola apaintzeko marrazkiak egin zituzten, lehenengo ziklokoek pegatinak egin zituzten eta txaranga baten musika jarraituz, solairuz soliaru ibili ziren eskolako txoko guztietara alaitasuna zabalduz. Ondoren dantzak eta jolasak egin zituzten eta ederki pasa zuten ikasle guztiek.Goiko eraikinean ere eguna oso ongi ospatu zuten. Ikastolako ormak ikasleek egindako izarrekin apaindu zituzten eta aurtengo leloa jarraituz, "Euskara, etenik gabeko haria", izar guzti horiek hariekin lotuta geratu ziren. Arratsaldean patioan jolasak egin zituzten  eta ederki pasa zuten goiko ikastolako umeek ere.Argazkietan ikus daitezke egun horretako ospakizunak.
Beheko eraikina


                         Sakatu argazkietan, gainerako guztiak ikusteko.

Goiko eraikina



                                                        

2014/12/01

Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldiak

Donostiako Udaleko Gazteria Atalak, haurren eta nerabeen gurasoei, hezitzaileei edota arduradunei zuzenduriko hainbat hitzaldi antolatu ditu abenduan zehar:
  • Haurren inguruko hitzaldia:"Jostailuak oparitzea gaur"
  • Nerabeen inguruko hitzaldia:"Teknologia berriak, sare sozialak eta nerabezeroa"
Irudian klik eginez, informazio gehiago izango duzue.