2014/10/28

5 urteko ikasleak Kotxeras-en

Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak urriaren 24ean Kotxerasera joan gara. Bertan gauza asko ikasi eta ikusi ditugu, Sergio izan da gure buseko gidaria eta berak eraman eta ekarri gaitu.Benito eta Rafa izan dira dena erakutsi eta azaldu digutenak.Aspaldiko argazkiak erakutsi dizkigute.Autobuseko motorra ikusi dugu.Autobusaren azpiko aldea ikusi dugu eta azpitik ibili gara.Kurpilak nola konpontzen eta puztutzen diren azaldu digute.Margolariekin hitz egin dugu.Autobusa paperez zikindu dugu eta aspiradora handi batekin garbitu dute.Ondoren kanpotik nola garbitzen duten ere ikusi dugu.
Han dena, benetan, handia da!!!
Oso ondo pasa dugu eta oparitxo bat ere eman digute!!!


Irudian klik eginez, argazki guztiak ikusiko dituzue.