2014/06/16

Ikasturte amaierako txangoak

2 eta 3 urtekoak Oriora joan ginen egun pasa.Motxilak eta bixerak jantzi eta autobusera!
Ahateei ogia eman, parkean gora eta behera ibili eta bazkaltzera!
Primeran pasa genuen eta neka-neka eginda bukatu genuen, batzuen aurpegietan nabarmen antzematen da hori! Irudian klik eginez, han ateratako argazki guztiak ikusteko aukera duzue.


H.H.4 eta H.H.5ekoak Amezketako San Martin auzoan pasa dugu eguna.Lekua oso polita eta eguraldi zoragarria eduki dugu.Txindoki mendiaren tontorra ezin izan dugu ikusi, oso lainotuta zegoelako.Berriro etorri beharko dugu ea ikusten dugun!Oso ondo pasa dugu!

L.H.1. eta 2.mailakoak Bidanian pasa genuen egun zoragarria. Argazkiak ikusi!


3. eta 4.mailakoak Oiangun egin genuen egun pasa.Oso leku polita da eta bertan asko disfrutatu genuen. Ikusi, ikusi argazkiak!

5. eta 6.mailakoak, urtero bezala, Gamarrara joan ginen. Egun ezin hobea pasa genuen igeri egiten, palaz jolasten eta tunbonatan etzanda sonbrillen azpian egonean.