2014/06/20

Oporrak

Opor zoriontsuak opa dizkizuegu denei eta datorren ikasturtean indar berrituta, ideia berriekin hemen izango gara. Bitartean disfrutatu eta ondo izan!! AGURRRRRRRRRRRRR.

Galdutako arropak

Ikasturtean zehar ikasleek galdu duten hainbat arropa jasota dugu ikastolan.Hona hemen argazkiak.


6.mailako ikasleentzako agurra

Gaur 6.mailako ikasleek azken eguna izan dute Jakintzan.Emozioz beteriko eguna izan da, askoei malkoak ihes egin zaizkie baina baita ere parrak, azkenengo 10 urteetako hainbat eta hainbat pasarte gogoratuz. Muxu handi bat guztioi eta zorte on bizitzan!

Begira, malkoez gain, zenbat disfrutatu zuten! Irudian klik eginez, argazki gehiago ikusteko aukera duzue.


2014/06/16

Ikasturte amaierako txangoak

2 eta 3 urtekoak Oriora joan ginen egun pasa.Motxilak eta bixerak jantzi eta autobusera!
Ahateei ogia eman, parkean gora eta behera ibili eta bazkaltzera!
Primeran pasa genuen eta neka-neka eginda bukatu genuen, batzuen aurpegietan nabarmen antzematen da hori! Irudian klik eginez, han ateratako argazki guztiak ikusteko aukera duzue.


H.H.4 eta H.H.5ekoak Amezketako San Martin auzoan pasa dugu eguna.Lekua oso polita eta eguraldi zoragarria eduki dugu.Txindoki mendiaren tontorra ezin izan dugu ikusi, oso lainotuta zegoelako.Berriro etorri beharko dugu ea ikusten dugun!Oso ondo pasa dugu!

L.H.1. eta 2.mailakoak Bidanian pasa genuen egun zoragarria. Argazkiak ikusi!


3. eta 4.mailakoak Oiangun egin genuen egun pasa.Oso leku polita da eta bertan asko disfrutatu genuen. Ikusi, ikusi argazkiak!

5. eta 6.mailakoak, urtero bezala, Gamarrara joan ginen. Egun ezin hobea pasa genuen igeri egiten, palaz jolasten eta tunbonatan etzanda sonbrillen azpian egonean.




Udan ere irakurtzen

Orain oporrak gainean daudela, oso une egokia da irakurtzeko.Hemen duzu iradokizun gisa liburuen zerrenda luze bat. Irudian klikatu, mediatekakeko blogean sartu eta hortxe dituzu liburuak sailkatuta.


Txandal berriak




2014/06/11

Piraten etxerako ibilaldia

2014/06/09

Eskola kirolari buruzko inkesta

Eskola kirolari buruz, zuek gurasook duzuen iritzia jakiteko inkesta bat  prestatu dute kirol arduradunek.Eskertuko genizueke inkesta hori betetzea. Irudian klik eginez, formularioa zabalduko da.





2014/06/08

Jaialdia 2014



2014/06/07

Lugaritz Ikertze XIV. Literatur Lehiaketa

Lugaritz Kultur Etxeak urtero antolatzen duen literatur lehiaketan, gure ikastolan 5.A mailako ikaslea den Argi Dorronsorori bigarren saria eman diote. Zorionak, Argi!
Epimahaikideak ikasleak izan dira. Denak fin eta arduratsu ibili dira lan horretan. Zorionak beraiei ere!







2014/06/03

"Ametsak betetzen" Antiguako elizan eta erakusketaren inaugurazioan

50.urteurreneko ospakizunak

50.urteurrenean ospatutako omenaldi eta bazkarian jasotako irudiak hemen dituzue.Badaude haurren eguneko argazkiak ere eta buruhandiak. Ikusiz disfrutatu!
Bestetik, mp3 an dagoen abestia deskargatzeko aukera duzue.

Irudian klik eginez, argazki gehiago ikus daitezke.
Irudian klik eginez, argazki gehiago ikus daitezke

Haurren eguneko argazkiak ere, irudian klik eginez, ikus ditzakezue





Hemen duzue baita ere larunbatean auzoan ibili ziren buruhandien irudiak.Politak, benetan!


2014/06/01

50.urteurrenaren zozketa

Gaur Pio Baroja polikiroldegian 50.urteurrena ospatzeko bazkari eder eta jendetsua egin dugu Jakintza Ikastolako irakasle, ikasle, gurasoak,ikasle eta irakasle ohiak.Bazkal ostean, hamahiru opari sorta zozketatu dira. Hona hemen saritutako zenbakiak:

Saskia: 707                      5.sorta: 0361                     10.sorta: 0205
1.sorta: 1825                    6.sorta: 0212                     11.sorta: 0041
2.sorta: 1672                    7.sorta: 0074                     12.sorta: 1237
3.sorta: 2196                    8.sorta: 0123                     13.sorta: 3220
4.sorta: 3863                    9.sorta: 2251