2014/05/11

Gimnasia erritmikoa





Argazkiak hobeto ikusteko, klik hemen.
Testu osoa irakurtzeko, klik hemen

Apirilaren 12an, larunbata, L.H. 5. eta 6. mailako Jakintza Ikastolako neskatxa batzuk Usurbilgo gimnasia erritmikoko txapelketan parte hartu zuten. Tximeleta elkarteak antolatu zuen lehiaketa.Jakintza Ikastolatik bi taldek parte hartu zuten: A eta B taldeak. Hirugarren postuan geratu zen Jakintza B taldea, podiumera igotzea lortu zuten.

Lehiaketa egunean, dantza hasterakoan urduri zeuden baina gero,ondo luzatu eta klaseetan egindako lan guztia erakusteko gai izan ziren. Froga bukatu ondoren, postuak esaterakoan pozik jarri eta irribarre polit bat atera zuten.Indartsuak izan ziren eta emozioaren negarrak barruan gorde zituzten. Talde guztiek bukatu ondoren, entrenatzaile guztiak prestatutako dantza erakutsi zuten.

Txapelketa bukatu ondoren, hamaiketakoa eman zieteneta jende guztia pozik joan zen polikiroldegitik, batez ere irabazi zuten neskak. Dominak lepoan, zihur esz dutela inoiz ahaztuko egun hau.