2014/04/10

1.mailako ikasleen jarduerak

Udaberria aitzaki ona izaten da ikasleak musika munduan murgiltzeko. Horrela lehenengo mailan kontzertu hau Edurnek antolatzen du.Aupa Edurne! Gora musikariak!



Iridu hontan klik eginez, ikasleek Igeldora egin zuten egun pasa ikusteko aukera duzue.
Jakintza ikastolako lehen ohiturak jarraituz eta aurten 50 urte betetzen dituenez, orain dela urte asko bezalaxe Udaberria zetorrela ospatzeko, txaranga eta buruhandiak atera ziren patiora. HH5 urteko talde batek buruhandiak egin zituen eta LH1.mailakoek, txaranga.
Bikain pasa genuen. Gora Jakintza! Argazki guztiak ikusteko, irudian klik egin.
Lanbideen gaia lantzen ari ginela eta, gurasoen partaidetza eskatu genuen. Eskerrak eman nahi diegu izandako erantzunagatik.Batzuetan ikastolara etorri dira beraien lana azaltzeko eta beste batzutan gu joan gara beraien lantokira. Erakusketa egiteko ere materiala asko bidali ziguten.
Eskerrik asko!!!

Irudietan klik eginez, argazkiak ikusteko aukera duzue.