2014/02/28

Ibilaldi neurtua

2014/02/27

Aste hontako jardunaldiak

2014/02/23

2.mailako ikasleak Arotz-enean

Aste honetan 2.mailako ikasleak Arotz-enean izan dira.Hona hemen txango horren argazkiak.
Argazkian klik eginez, Arotz-enean ateratako argazki guztiak ikusteko aukera duzue.



2014/02/20

Igerabideren bisita

Gaur Juan Cruz Igerabideren bisita izan dute Jakintzako 5.mailako ikasleek.Haren poesiaz hitz egiteko aukera izan dute. Igerabidek aho-korapiloak, igarkizunak eta poematxoak errezitatu ditu ikasleen gozamenerako eta hauek egin dituzten olerkiak, kaligramak, akrostikoak errezitatu dizkiote poeta handi honi.Bisita interesgarria izan da benetan!
   

2014/02/19

Buruhandiak


Hona hemen HH5 urteko umeek egin dituzten buruhandiak.Artistak ditugu ikasleak, baita irakaslea ere!


Aste hontako jardunaldiak


2014/02/13

1.mailako ikasleak Lugaritzen

Enkarni Genuak  Lugaritzen antolatu zuen txotxongilo erakusketan izan ziren 1.mailako ikasleak.


Argazkiak ikusteko klik hemen

1.mailako ikasleak Musika Eskolan


Lehenengo mailako ikasleak Egiako Musika eskolak eskeintzen duen kontzertu pedagogikoan egon ziren. Eskalako noten izenak ikasi zituzten. Hemen klik eginez, han ateratako argazki guztiak ikus daitezke.



Txangoa Linzara

Aurreko igandean ikasle batzuk elurretara joan ziren eta disfrutatzeko aukera izan zuten.Hona hemen argazkiak.




Murumendirako txangoa

2014/02/12

Aste honetako jardunaldiak

5.mailakoen txangoa:Ordiziako azoka eta Igartubeiti baserria

Gaur 5.mailako ikasleak Ordiziako azokara joan dira. Bertan jakien prezioak galdezka ibili ondoren, menu gozoa eta merkea prestatu dute.Ondoren Igartubeiti baserri-museora joan dira.Han XVI.mendeko baserria, garai hartako tresnak eta sagardoa egiteko dolarea ikusi dituzte. Olaberriko frontoian bazkaldu ondoren, ikastolara itzuli dira oso pozik.


 Slidely by Slidely Slideshow

2014/02/11

4.mailako ikasleak Lurraskan

4.mailako ikasleak Lurraskan bi eguneko egonaldia egin ondoren, hona hemen txangoaren argazkiak.

Argazkian klik eginez, argazki guztiak ikusteko aukera izango duzue.

2014/02/06

Jolasean erronkei aurre egiten diegu

Aste honetan 5.mailako ikasleak "Jolasean erronkei aurre egiten diegu" programa lantzen ari dira. Programa hau Baikarak (Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa) bultzatzen du. Jolasen bidez, egunerokotasunean sortutako zailtasunei aurre egiteko gaitasun kritikoa lantzen dute ikasleek.Hona hemen argazki batzuk.


Hemen klik eginez, argazki gehiago ikusteko aukera duzue.
 

2014/02/05

Aste honetako jardunaldiak

2014/02/04

Words don't come easy

Hemen ditugu 2.mailako ikasleak Iraitz-en pianoaz eta Maitenaren kitarraz lagunduta.


Santa Ageda



      Irudian klik eginez, ikasleen argazkiak ikusteko aukera izango duzue.

DIOS TE SALVE ONGI ETORRI
GABON JAINKOAK DIZUELA
LEGEAREKIN KUNPLI DEZAGUN
GAUR SANTA AGEDA BEZPERA


1.- Ikastolatik etorri gara
     taldean neska mutilak
     Santa Agedan omenez hartuz
     soinuak eta makilak.

2.- Ohitura zaharrak bete nahian gu
     auzoan zehar gabiltza
     baina gazteak eta helduak
     gaur non arraio dabiltza.

3.- Jakintzakoak etorri gara
     Luberri alaitu asmoz
     belarri ho(r)iek tente jarri ta
     entzun kopla hauek gogoz.

4.- Plaza hontara iritsi eta
     gelditu gara harrituta
     hemen aurrean guri begira
     hainbeste jende ikusita.

5.- Gure lantxoa bete dugu ta
     bagoaz orain hemendik
     agur lagunok ondo bizi ta
     ez galdu ohitura zaharrik.

2014/02/01

2014 - 2015. ikasturterako matrikulazioa



Datorren ikasturterako, 2014-2015, matrikulatzeko epea otsailaren 3tik-14ra bitartean irekita egongo dela jakinarazi nahi dizuegu.

Informazioa jaso ahal izateko bilera egingo dugu:

  • Otsailaren 3an
  • Ikastolako beheko eraikinean (Erregezain, 12)
  • Arratsaldeko 18:00etan.
Argazkian klik eginez, Hezkuntzako web orrian sartzen zara. Aurten matrikula online egiteko aukera duzue.