2014/12/21

Jaialdia

ImageChef.com - Obtener códigos para Facebook, Hi5, MySpace y más

2014/12/19

Olentzero 2014


Olentzeroari harrera egiteko 24an 11:00tan eliz aurrean elkartuko gara. Haurrez gain gurasoak ere baserritarrez jantzita gerturatzea nahiko genuke. HH2-ko haurrek euren  gurasoen laguntzaz egingo dute Sert enparantza arteko bidea, auzoko gune desberdinetan abestu eta gero, bertan agurtuko baitugu Olentzero.

Anima zaitezte!

Santo Tomas

Santo Tomas eguneko usadio zaharrari jarraituz, baserritarrez jantzita etorri gara ikastolara. Kolore guztietako gona eta atorrez bete da patioa ogitartekoa jatera jaitsi garenean.



Txistorra usaina nabaria zen eta eskuartean ogitarteko bero beroa hartu dugunean, segituan sartu dizkiogu hortzak , baita batzuen paparretan behera olio tarrataren bat abiatu ere.Ikusi argazkiak!


Musika, dantza, festa eta algara nagusitu da gaur ikastolan eta primeran pasa dugu.Ikusi, ikusi argazkiak!



2014/12/18

The wolf and the 7 little kids

2014/12/17

Mari Domingi gure ikastolan

Gaur goizean Mari Domingi oso goiz jaiki da eta dotore-dotore jantzi da gu bisitatzera etortzeko. Gero, Olentzerori bi muxu eman dizkio eta mendian behera abaiatu da Jakintza Ikastolarantz.

Mari Domingik ez du hiria oso ongi ezagutzen, eta apur bat galduta ibili bada ere, lortu du guganaino iristea. Gu oso urduri geunden bere zain eta gona gorri luzea arrastaka zuela eskaileretan behera ikusi dugunean, irribarrea zabaldu zaigu ezpainetan. O,a,o,...zabaldu ditugu denok ahoak gure hortz guztiak agerian utzi arte. Lasaitzea lortu dugunean, Mari Domingik ipuin bat kontatu digu. Jarraian goxokiak banatu dizkigu eta guk trukean muxu goxo bana oparitu diogu.. Zein leuna bere masaila! Gero bere saskitik eskutitzak idazteko paperak atera ditu. Gutako bakoitzarentzat bana ekarri du eta andereñaoari eman dizkio gelan banatzeko. Gure andereñoa ere aztoratuta zebilen ete begiek ñirñir egiten zioten.

Dena bukatutakoan agur esan digu, Olentzeroarengana bueltatu behar baitu lehenbailehen, opariak biltzen lan handia omen dauka eta. Gu, berriz, gelara bueltatu gara, eskutitzak idazten ere hasi behar baitugu.



Argazki gehiago ikusteko, klik hemen

Aste hontako jardunaldiak

2014/12/15

Txandalen erosketa

2.mailako ikasleen igeriketa ikastaroa

Lehen Hezkuntzako 2.mailako bi taldeek igeriketa ikastaroa bukatu zuten. Azken egunean jokuak egin zituzten eta primeran pasa zuten. Ikastaroan asko ikasi dute eta bikain pasa dute.
Argazkian klik eginez, gainontzeko argazki guztiak ikus daitezke.

2014/12/11

Aste hontako jardunaldiak

2014/12/05

Euskararen eguna: "Euskara, etenik ez duen haria"



Abenduaren 3an Ikastolan Euskararen Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzako umeetxoek ikastola apaintzeko marrazkiak egin zituzten, lehenengo ziklokoek pegatinak egin zituzten eta txaranga baten musika jarraituz, solairuz soliaru ibili ziren eskolako txoko guztietara alaitasuna zabalduz. Ondoren dantzak eta jolasak egin zituzten eta ederki pasa zuten ikasle guztiek.Goiko eraikinean ere eguna oso ongi ospatu zuten. Ikastolako ormak ikasleek egindako izarrekin apaindu zituzten eta aurtengo leloa jarraituz, "Euskara, etenik gabeko haria", izar guzti horiek hariekin lotuta geratu ziren. Arratsaldean patioan jolasak egin zituzten  eta ederki pasa zuten goiko ikastolako umeek ere.Argazkietan ikus daitezke egun horretako ospakizunak.
Beheko eraikina


                         Sakatu argazkietan, gainerako guztiak ikusteko.

Goiko eraikina



                                                        

2014/12/01

Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldiak

Donostiako Udaleko Gazteria Atalak, haurren eta nerabeen gurasoei, hezitzaileei edota arduradunei zuzenduriko hainbat hitzaldi antolatu ditu abenduan zehar:
  • Haurren inguruko hitzaldia:"Jostailuak oparitzea gaur"
  • Nerabeen inguruko hitzaldia:"Teknologia berriak, sare sozialak eta nerabezeroa"
Irudian klik eginez, informazio gehiago izango duzue.

2014/11/28

Ohar garrantzitsua


ImageChef.com - Obtener códigos para Facebook, Hi5, MySpace y más


Jakintza Ikastolan 50.urteurrenen liburua osatzeko eta erakusketa atontzeko, zuen argazkiak MIKI argazki dendara eramateko eskatu genizuen.Orain, lana osatuta eta bukatuta dagoenez, bertatik pasa eta norberak bere argazkiak jasotzea eskertuko genizueke.

Aste hontako jardunaldiak

2014/11/20

Nazioarteko haurren eskubideen eguna


Hona hemen eskubide horiek:

                               





Pocoyo-k umeen eskubideak gogoratzen dizkigu.


2014/11/18

Kirol festarik ez

Aste hontako jardunaldiak

3.mailako jarduerak

Aurten ere 3.C-ko ikasleak Lugaritz Liburutegian egon dira eta ondo erabiltzen erakutsi diete.



Asteartean, azaroak 11, 3.B-ko ikasleak Lugaritzeko liburutegiaz disfrutatu egin zuten, argazkietan ikus daitekeen bezala.



3.C-ko ikasleek bi hilabetez praktiketan Esteban maixua izan dute. Lehengo ostiralean bukatu zuen eta merienda batekin agurtu zuten ikasleek.




2014/11/11

Aste hontako jardunaldiak

2014/11/05

Aste hontako jardunaldiak

Agurra

3.B-ko ikasleek ongi etorria eman nahi izan digute horrela:

2014/11/03

Mendiko irteerak ume txikiekin

2014/10/31

Plastika tailerrak


Hona hemen Plastikako tailerretan 5. eta 6.mailako ikasleek egin dituzten lanak. Hainbat teknika eta material ezberdinak erabili dituzte.Ikusi, ikusi egindakoa!
Klik hemen argazki guztiak ikusteko.

2014/10/29

Organo Goreneko hautagaiak

2014/10/28

5 urteko ikasleak Kotxeras-en

Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak urriaren 24ean Kotxerasera joan gara. Bertan gauza asko ikasi eta ikusi ditugu, Sergio izan da gure buseko gidaria eta berak eraman eta ekarri gaitu.Benito eta Rafa izan dira dena erakutsi eta azaldu digutenak.Aspaldiko argazkiak erakutsi dizkigute.Autobuseko motorra ikusi dugu.Autobusaren azpiko aldea ikusi dugu eta azpitik ibili gara.Kurpilak nola konpontzen eta puztutzen diren azaldu digute.Margolariekin hitz egin dugu.Autobusa paperez zikindu dugu eta aspiradora handi batekin garbitu dute.Ondoren kanpotik nola garbitzen duten ere ikusi dugu.
Han dena, benetan, handia da!!!
Oso ondo pasa dugu eta oparitxo bat ere eman digute!!!


Irudian klik eginez, argazki guztiak ikusiko dituzue.



2014/10/24

3.mailakoak auzoan

Gure auzoan dauden zerbitzuak aztertu ditugu  eta kantxatan bukatu dugu. Hona hemen egun horretako argazkiak.

Argazkian klik egin beste irudi guztiak ikusteko.

2014/10/21

Aste hontako jardunaldiak

2014/10/20

5 urtekoen udazkeneko irteera

HH5 urtekoak udazkeneko irteera egin dugu.
Serafin Baroja basora joan gara egun pasa eta han, udazkena behatu, hostoekin jolastu, egurrekin txabolak egin...eta oso ondo pasa dugu!
Helikopteroak eta hostoak ere bildu ditugu gure erakusketan jartzeko.

Argazkiak ikusteko, irudian klik egin.

3.mailako ikasleak Alde Zaharrean

Aurten gure lehenengo irteera Donostiako Alde Zaharrean izan da. Hor, monitore batzuen laguntzaz, gure hiriko historia pixka bat ezagutu dugu.
Este curso nuestra primera salida ha sido a la Parte Vieja de Donostia. Con la ayuda de unas monitoras hemos aprendido un poco más sobre nuestra ciudad.


Argazki guztiak ikusteko, argazki honetan klik egin

2014/10/18

Jakintza Ikastolako Eskola Kirola: Gurasoentzako informazio orria

2014/10/15

Aste hontako jardunaldiak

2014/10/14

1.hiruhilabeteko benjaminak:Eskolarteko zelaiko futbola 14-15


2014/10/03

Familia bilerak


2014/10/02

50.urteurreneko liburua

Jakintza Ikastolako 50.urteurrena ospatzeko, liburu intresgarri bat bat idatzi dute hainbat idazlek.Jakintza Ikastola zer izan den eta zer den ezagutzeko eta ulertzeko dokumentua da.
Liburua ikastolan bertan eros daiteke.

2014/09/29

Mendiko irteeren egutegia

3. eta 4.mailako orduz kanpoko jarduerak

2014/08/31

14-15 ikasturtearen egutegia

Hemen duzue 14-15 ikasturtearen egutegia.


2014/06/20

Oporrak

Opor zoriontsuak opa dizkizuegu denei eta datorren ikasturtean indar berrituta, ideia berriekin hemen izango gara. Bitartean disfrutatu eta ondo izan!! AGURRRRRRRRRRRRR.

Galdutako arropak

Ikasturtean zehar ikasleek galdu duten hainbat arropa jasota dugu ikastolan.Hona hemen argazkiak.


6.mailako ikasleentzako agurra

Gaur 6.mailako ikasleek azken eguna izan dute Jakintzan.Emozioz beteriko eguna izan da, askoei malkoak ihes egin zaizkie baina baita ere parrak, azkenengo 10 urteetako hainbat eta hainbat pasarte gogoratuz. Muxu handi bat guztioi eta zorte on bizitzan!

Begira, malkoez gain, zenbat disfrutatu zuten! Irudian klik eginez, argazki gehiago ikusteko aukera duzue.


2014/06/16

Ikasturte amaierako txangoak

2 eta 3 urtekoak Oriora joan ginen egun pasa.Motxilak eta bixerak jantzi eta autobusera!
Ahateei ogia eman, parkean gora eta behera ibili eta bazkaltzera!
Primeran pasa genuen eta neka-neka eginda bukatu genuen, batzuen aurpegietan nabarmen antzematen da hori! Irudian klik eginez, han ateratako argazki guztiak ikusteko aukera duzue.


H.H.4 eta H.H.5ekoak Amezketako San Martin auzoan pasa dugu eguna.Lekua oso polita eta eguraldi zoragarria eduki dugu.Txindoki mendiaren tontorra ezin izan dugu ikusi, oso lainotuta zegoelako.Berriro etorri beharko dugu ea ikusten dugun!Oso ondo pasa dugu!

L.H.1. eta 2.mailakoak Bidanian pasa genuen egun zoragarria. Argazkiak ikusi!


3. eta 4.mailakoak Oiangun egin genuen egun pasa.Oso leku polita da eta bertan asko disfrutatu genuen. Ikusi, ikusi argazkiak!

5. eta 6.mailakoak, urtero bezala, Gamarrara joan ginen. Egun ezin hobea pasa genuen igeri egiten, palaz jolasten eta tunbonatan etzanda sonbrillen azpian egonean.




Udan ere irakurtzen

Orain oporrak gainean daudela, oso une egokia da irakurtzeko.Hemen duzu iradokizun gisa liburuen zerrenda luze bat. Irudian klikatu, mediatekakeko blogean sartu eta hortxe dituzu liburuak sailkatuta.


Txandal berriak




2014/06/11

Piraten etxerako ibilaldia

2014/06/09

Eskola kirolari buruzko inkesta

Eskola kirolari buruz, zuek gurasook duzuen iritzia jakiteko inkesta bat  prestatu dute kirol arduradunek.Eskertuko genizueke inkesta hori betetzea. Irudian klik eginez, formularioa zabalduko da.





2014/06/08

Jaialdia 2014



2014/06/07

Lugaritz Ikertze XIV. Literatur Lehiaketa

Lugaritz Kultur Etxeak urtero antolatzen duen literatur lehiaketan, gure ikastolan 5.A mailako ikaslea den Argi Dorronsorori bigarren saria eman diote. Zorionak, Argi!
Epimahaikideak ikasleak izan dira. Denak fin eta arduratsu ibili dira lan horretan. Zorionak beraiei ere!







2014/06/03

"Ametsak betetzen" Antiguako elizan eta erakusketaren inaugurazioan

50.urteurreneko ospakizunak

50.urteurrenean ospatutako omenaldi eta bazkarian jasotako irudiak hemen dituzue.Badaude haurren eguneko argazkiak ere eta buruhandiak. Ikusiz disfrutatu!
Bestetik, mp3 an dagoen abestia deskargatzeko aukera duzue.

Irudian klik eginez, argazki gehiago ikus daitezke.
Irudian klik eginez, argazki gehiago ikus daitezke

Haurren eguneko argazkiak ere, irudian klik eginez, ikus ditzakezue





Hemen duzue baita ere larunbatean auzoan ibili ziren buruhandien irudiak.Politak, benetan!