2013/12/10

Mari Domingi Jakintza Ikastolan

Gaur HH-koek Mari Domingiren bisita izan dute. Oso pozik, begiak zabal-zabal zituztela, egin diote harrera. Berak Olentzerok oparitutako gona gorria ekarri du soinean eta bere bizitzako pasarterik esanguratsuenak kontatu dizkie. Gure ikasleek berari idazteko papera eta goxokiak jaso dituzte. Orain gelan ametsei forma eman eta eskaeren zerrenda idatziko dute.

Agur, Mari Domingi eta ez ahaztu gutaz! Muxuk!


Argazkiak ikusteko, klik hemen