2013/12/03

Euskararen Eguna 2013


Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan.  Goizeko bederatzietan LH3. mailakoek eguneko mezua irakurri dugu. Ondoren geletan leloak eta konpromezuak idatzi ditugu eta sarreran zintzilikatu dugun arbelan jarri ditugu. Arratsaldean txaranga pasa da solairu guztietan zehar festarako deia eginez (txaranga LH1go mailakoek osatua dugu) eta jarraian patioan dantzan aritu gara DJ eta guzti.





Argazki gehiago ikusteko, hemen klikatu
Goiko ikastolan goizean euskararekiko konpromezuak idatzi ditugu eta egutegi bat osatu dugu abendua-ekaina bitarteko hilabeteekin. Arratsaldean, urtero legez, herri kirolak egin ditugu. Ederki pasa dugu!