Anima zaitezte!!
2013/12/21
Olentzerori harrera
2013/12/18
2013/12/13
Donostiako Udalaren "Gabonak zuretzat 2013" programa
Donostiako Udalak abenduaren erdialdetik urtarrilaren 5era ekintza mordoa antolatu du haur eta gazteentzako hirian eta herrietan.
2013ko programazioa auzoz auzo2013/12/12
2013/12/10
Mari Domingi Jakintza Ikastolan
Gaur HH-koek Mari Domingiren bisita izan dute. Oso pozik, begiak zabal-zabal zituztela, egin diote harrera. Berak Olentzerok oparitutako gona gorria ekarri du soinean eta bere bizitzako pasarterik esanguratsuenak kontatu dizkie. Gure ikasleek berari idazteko papera eta goxokiak jaso dituzte. Orain gelan ametsei forma eman eta eskaeren zerrenda idatziko dute.
Agur, Mari Domingi eta ez ahaztu gutaz! Muxuk!
Agur, Mari Domingi eta ez ahaztu gutaz! Muxuk!
Argazkiak ikusteko, klik hemen
2013/12/09
2013/12/03
Euskararen Eguna 2013
Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan. Goizeko
bederatzietan LH3. mailakoek eguneko mezua irakurri dugu. Ondoren geletan
leloak eta konpromezuak idatzi ditugu eta sarreran zintzilikatu dugun arbelan
jarri ditugu. Arratsaldean txaranga pasa da solairu guztietan zehar festarako
deia eginez (txaranga LH1go mailakoek osatua dugu) eta jarraian patioan
dantzan aritu gara DJ eta guzti.
Argazki gehiago ikusteko, hemen klikatu
Goiko ikastolan goizean euskararekiko konpromezuak idatzi ditugu eta egutegi bat osatu dugu abendua-ekaina bitarteko hilabeteekin. Arratsaldean, urtero legez, herri kirolak egin ditugu. Ederki pasa dugu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)