2013/11/27

Ureko jaialdia!


Asteburu honetan Ureko Jaialdia ospatuko da Zuhaiztiko polikiroldegian. Eskola- kirolean parte hartzen duten L.H. 3. eta 4. mailako ikasleek primeran pasatzeko aukera ezinhobea dute larunbatean Zuhaiztiko igerilekuan. Ikasleek joko ezberdinetan hartuko dute parte, hala nola, igerileku zati bat urpean ibili urperaturik dauden uztai batzuen barnetik igaroz; puzgarri ezberdinetara, olagarroa, zizarea... igo, bertatik salto egin; txirrista handitik, era ezberdinetara irristatu; flotagarria den tapizaren gainazaletik oinez ibili, etb.
Dokumentua deskargatu