2013/10/01

Jakintzako ikasleak Alde Zaharrean

Gaur Jakintza ikastolako LH-3.go ikasleak Alde Zaharrera joan dira. Han taldeak banatu ondoren, arduradunek Donostiako historiaren berri eman diete eta eraikuntza garrantzitsuenak erakutsi, adibidez: San Bizente eliza, San Telmokoa, MDCCCXIIIko abuztuaren 31ean erre ez ziren etxe bakarrak, Santa Maria, Kaia eta Udaletxea.

Horretaz gain, eskultura ezagun batzuk ere ikusi dituzte, esate baterako: Oteizaren "Pieta" eta Kainoneta plazako emakumea.

Oso ondo pasa omen dute, eguraldia lagun izan baitute.