2013/09/30

Hip-hip Urri!

Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October children europar proiektuan oinarrituta.6-14 urte bitarteko haurren eta beraien familien aisialdira eta kultur kontsumora bideratua dago eta urriko asteburuetan egingo da.

Gure 6.mailko ikasleei ekimena kurtso hasieran aurkeztu zitzaien eta buru belarri murgildu ziren Ikertze-ko arduradunak proposatutako jardueretan.

Gaur Juan Karlos Izagirre alkatea eta Naiara San Pedro zinegotzia ikastolan izan dira eta ikasleek egin duten hausnerkataren berri eman diete.Irudietan eta bideoan ikus dezakezue.