2013/09/04

2013-14 ikasturtea

Ikasturte berriari hasiera emateko unea iritsi zaigu. Udako oporretan indar berritu eta lanean hasteko prest izango gara irailaren 5etik aurrera. Udan zehar ezagutu ditugun parajeen berri, bizi izan ditugun esperientziak, egin ditugun lagun berriak... elkarrekin trukatzeko parada izango dugu. Ez hori bakarrik, motxilari hautsak kendu, liburu berrietako altxorretaz jabetu eta baita irakasle berriak ezagutu ere egingo ditugu.
Gure ordutegia hau izango dela gogoratu:
- Goizez bakarrik garenean HH3 urtekoak 9:00-12:00tara etorriko dira eta  HH4, 5 urtekoak eta LH osoa 9:00-13:00 tara. HH 2 urtekoek, berriz, egokitzapen prozesua jarraituz, pausoka egingo dute ikastetxeratzea.
- Goizez eta arratsaldez hasten garenean, irailaren 16a, HH eta LH1 eta 2. mailakoen ordutegia 9:00-12:00 izango da goizez eta 15:00- 17:00 arratsaldez. LH3, 4, 5, eta 6. mailakoak 9:00-12:30 eta 15:00- 17:00 ariko dira lanean.
Animo eta laster arte!!!!