2013/06/19

Jakintzan galduta

Kaixo: Ni Jakintzan ahaztuta utzi naute galtzerdi bat naiz. Goiko ikastetxean, sarreran dagoen mahai berdearen gainean utzi ninduten beste erropa mordo baten artean. Saiatzen naiz sarrera-irteeretan, jolasgaraietan eta komunera jaisten direnetan erne-erne begiratu eta nire jabea ikusten dudan, baina bai zera! Ikasle asko dira eta denak ziztu bizian pasatzen dira guri begiratu ere egin gabe. Gaur argazkiak atera dizkigute eta badakit horrela ni eta nire laguntxo hauek etxe guztietan ikusiko gaituzuela. Nire jabeak ezagutu eta nire bila etorriko den esperantza daukat, horrela oporrak elkarrekin pasatzeko aukera izango baitugu. Laster arte!!!

 

Hauek jaialdi egunean ahaztutakoak dira, hau da, gure artean denbora gutxien daramatenak: