2013/06/10

Bertso emanaldia

Ekainaren 5ean bertso saio bikaina eskaini zuten LH-5. mailakoek Antzoki Zaharrean.Gai hauek jorratu zituzten:

 - LH5A: "Hegalitis" ipuina sortu eta bertsoz kontatu zuten.
 - LH5B: "Peter Pan" ipuina azaldu zuten.
 - LH5C: "Astelehenak" nolakoak izaten diren adierazi ziguten.

Urduritasuna lagun izan zuten bertsolari gazte hauek hasieran, baina laster lortu zuten uxatzea oholtza gainera igo eta jendaurrean jarri zirenean. Bukaeran txalo zaparrada ederra jaso zuten bertan ziren denen partetik.