Hauek jaialdi egunean ahaztutakoak dira, hau da, gure artean denbora gutxien daramatenak:
2013/06/19
Jakintzan galduta
Kaixo:
Ni Jakintzan ahaztuta utzi naute galtzerdi bat naiz. Goiko ikastetxean, sarreran dagoen mahai berdearen gainean utzi ninduten beste erropa mordo baten artean. Saiatzen naiz sarrera-irteeretan, jolasgaraietan eta komunera jaisten direnetan erne-erne begiratu eta nire jabea ikusten dudan, baina bai zera! Ikasle asko dira eta denak ziztu bizian pasatzen dira guri begiratu ere egin gabe.
Gaur argazkiak atera dizkigute eta badakit horrela ni eta nire laguntxo hauek etxe guztietan ikusiko gaituzuela. Nire jabeak ezagutu eta nire bila etorriko den esperantza daukat, horrela oporrak elkarrekin pasatzeko aukera izango baitugu. Laster arte!!!

Hauek jaialdi egunean ahaztutakoak dira, hau da, gure artean denbora gutxien daramatenak:
Hauek jaialdi egunean ahaztutakoak dira, hau da, gure artean denbora gutxien daramatenak:
2013/06/17
Jaialdia
Ekainaren 15ean ospatu genuen jaialdia eguzkia lagun genuela. Goizez kirol ekintzak egin genituen eta arratsaldez, berriz, HH4-tik gorakoen emanaldiak izan ziren. Tartean Jose Ignazio Bitoria marrazki lehiaketako sari banaketa ere egin genuen. Eta bukatzeko, erakusketako ateak zabaldu ziren. Giro aparta izan zen egun osoan zehar sardina, ogitarteko eta freskagarriz gozatua.
2013/06/14
Bide Hezkuntza
2013/06/13
Gamarra
Ikasturte bukaerako irteera egin genuen Gamarrara. Eguraldi ona eskatu genuen, kasu egin ziguten eta primeran pasatu genuen.
2013/06/10
Begirale-guraso partidua
Abesbatza
Gaur abesbatzako ikasleek bi emanaldi eskaini dizkigute; bata beheko eraikinean eta bestea goikoan. Estilo eta garai desberdinetako abestiak abestu dizkigute goi mailako abeslarien pare.Segi horrela!
Bertso emanaldia
Ekainaren 5ean bertso saio bikaina eskaini zuten LH-5. mailakoek Antzoki Zaharrean.Gai hauek jorratu zituzten:
- LH5A: "Hegalitis" ipuina sortu eta bertsoz kontatu zuten.
- LH5B: "Peter Pan" ipuina azaldu zuten.
- LH5C: "Astelehenak" nolakoak izaten diren adierazi ziguten.
Urduritasuna lagun izan zuten bertsolari gazte hauek hasieran, baina laster lortu zuten uxatzea oholtza gainera igo eta jendaurrean jarri zirenean. Bukaeran txalo zaparrada ederra jaso zuten bertan ziren denen partetik.

2013/06/07
Jaialdia
2013/06/05
Txapeldunak
2013/06/03
Lugaritz Literatur Lehiaketa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)