2013/05/28

Zorionak denoi!

Asteburu hau bikaina izan da gure ikastolako neska futbolarientzat. Zorionak ikasturtean zehar egin duzuen ahalegin guztiagatik!
- 5A-ko neskak Ligako Txapeldunak izan dira.
- 5B-ko neskak Kopan 3. sailkatu dira.
- 6A-ko neskak Ligan 3. sailkatu dira.
- 6B-ko neskak Kopan 2. izan dira.
Gaur ikastolan txalo artean jaso ditugu.