2013/05/14

Hondartzan giroa bero-bero!


Atzo, maiatzaren 12an, 6.mailako Jakintza B taldeak 6.mailako Alebinen Kopa Finala jokatu zuen Santo Tomas Lizeoa D taldearen aurka. Izerdia latz bota eta gero, 6-3ko emaitzaz kopa eskuratzea lortu zuten. 5. mailako Jakintza B taldea 5.mailako Alebinen 3 eta 4. postuetarako kopa irabazteko lehian aritu zen Arantzazuko Ama taldearen kontra. Hau ere partidu gogorra izan zen eta, asko saiatu baziren ere, 5-1eko emaitzaz 4. postua lortu zuten. Partiduak eta gero, itsasoko olatuekin batera gainean zuten poza lehertarazi zuten eta indarrak berritzeko gurasoekin batera bazkari bat eginez ospatu zuten. Gaur ikastolan ikasleek korridore bat eratu dugu eta txaloka hartu ditugu.
ZORIONAK ZUEN AHALEGINAGATIK!!!


Hondartzan finalak on PhotoPeach