2013/05/10

Bertiz

Maiatzaren 8an Bertizera joan ginen. Bidarrainerako bidea luzea da, baina oso gustura joan ginen denak. Hara iristean, neoprenozko jantziak jantzi eta rafting-a egitera joan ginen. Uretan jauziak, trago batzuk eta igeri saio batzuk egin ondoren iritsi ginen. Erropaz aldatu, autobusean sartu eta Bertizko aterpetxera joan ginen. Bertan bazkaldu egin genuen lehenengo. Gero logelak banatu eta piraguismo egitera joateko prestatu ginen. Bidean euria hasi zuen eta Bidasoan behera euritan jaitsi ginen. Ekintza bukatutakoan aterpetxera itzuli eta dutxatu egin ginen. Dutxaren ondoren jolasean aritzeko tartea izan genuen eta jolaserako ere. Afaldu ondoren dantzaldia izan genuen eta hau bukatzean logeletara igo ginen. Lo hartzea kosta egin zitzaigun. Ostegunean jaiki, poltsa prestatu eta gosaltzera jaitsi ginen. Indarrak hartu eta gero, Aventura Park-era joan ginen zuhaitz arteko ibilibideak egitera. Bertan euria hasi zuen, baina zuhaitzen babesean ongi ibili ginen. Ekintza hau bukatutakoan, aterpetxera bueltatu ginen bazkaltzera eta bazkaldu ondoren, apur bat jolastu eta etxera bueltatu ginen.