2013/05/03

Lurraskan LH4. mailakoak

2013 ko maiatzaren 2a osteguna

 LAUGARREN MAILA LURRASKAN

 Apirilak 22an laugarren maila osoa, (Ajangiz) Lurraskara joan zen. Beti bezala goizeko 9:00tan geratu ziren, bi pisuko autobusean joan ziren.Ordu bat eta erdikoa izan zen bidaia Lurraskara. Iritsi bezain laster maleta hartu eta terrazara igo ziren. Monitoreak etorri eta lau taldetan banatu zituzten. Monitoreen izenak Eider, Uritze, Jon eta Aimar ziren. Eider eta Uritzeren taldekoak lehenengo animalia baten oinatza egin zuten, Aimar eta Jonen taldekoak animaliak ikusi eta pottokan montatu ziren. Gauean diskoteka egon zen, eta oso ondo pasa zuten. Hurrengo egunean leher eginda esnatu ziren. Arratsaldeko 15:00tan autobusa hartu eta etxera bueltatu ziren.