2013/05/30

Aste honetako jardunaldiak

2013/05/28

Zorionak denoi!

Asteburu hau bikaina izan da gure ikastolako neska futbolarientzat. Zorionak ikasturtean zehar egin duzuen ahalegin guztiagatik!
- 5A-ko neskak Ligako Txapeldunak izan dira.
- 5B-ko neskak Kopan 3. sailkatu dira.
- 6A-ko neskak Ligan 3. sailkatu dira.
- 6B-ko neskak Kopan 2. izan dira.
Gaur ikastolan txalo artean jaso ditugu.

2013/05/24

Luberrira bisita

Luberrira bisita on PhotoPeach

2013/05/23

Taldeko argazkia

Jardunaldiak

Orhira irteera

Irteera hau bertan behera gelditu da eguraldi txarraren ondorioz. Errepidearen egoera nolakoa den ikusteko hemen dituzue argazki batzuk:





2013/05/21

Gure atletei harrera

Maiatzaren 19an Ordizian ikastetxeen arteko Gipuzkoako txapelketa ospatu zen. Froga hauetan Martin Dorronsorok (60 m. hesiak), Manex Buenok (60 m.), Unai Ruizek (1.000 m.)eta Auritz Lamarianok (pisua) parte hartu zuten. Taldeen arteko sailkapenean 3. puestoa lortu genuen eta 2. erreleboetan (4x60). 10 ikastetxek parte hartu zuten guztira eta gu izan ginen Donostiako ikastetxe bakarra. Gaur gure atletei harrera egiteko korridore bat osatu dugu eta txaloka hartu ditugu. Zorionak!!! .

2013/05/16

Aste honetako jardunaldiak

Gimnasia Erritmikoko Jaialdia

Jaialdia apirilaren 27an ospatu zen eta gure ikasleek beren trebezia agerian utzi zuten. Gimnasia Erritmikoa on PhotoPeach

2013/05/14

Hondartzan giroa bero-bero!


Atzo, maiatzaren 12an, 6.mailako Jakintza B taldeak 6.mailako Alebinen Kopa Finala jokatu zuen Santo Tomas Lizeoa D taldearen aurka. Izerdia latz bota eta gero, 6-3ko emaitzaz kopa eskuratzea lortu zuten. 5. mailako Jakintza B taldea 5.mailako Alebinen 3 eta 4. postuetarako kopa irabazteko lehian aritu zen Arantzazuko Ama taldearen kontra. Hau ere partidu gogorra izan zen eta, asko saiatu baziren ere, 5-1eko emaitzaz 4. postua lortu zuten. Partiduak eta gero, itsasoko olatuekin batera gainean zuten poza lehertarazi zuten eta indarrak berritzeko gurasoekin batera bazkari bat eginez ospatu zuten. Gaur ikastolan ikasleek korridore bat eratu dugu eta txaloka hartu ditugu.
ZORIONAK ZUEN AHALEGINAGATIK!!!


Hondartzan finalak on PhotoPeach

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketako eta Auzoka Bideo Lehiaketako sari banaketa

 
Atzo, maiatzaren 12an, sari banaketak izan ziren eta gure ikastolako familia handiarentzat egun handia izan zen. Gaur, ospakizunekin jarraitzeko, ikastolako ikasleek harrera egin diegu; hau da, korridore bat eratu eta txaloka jaso ditugu. ZORIONAK!!!

2013/05/10

Bertiz

Maiatzaren 8an Bertizera joan ginen. Bidarrainerako bidea luzea da, baina oso gustura joan ginen denak. Hara iristean, neoprenozko jantziak jantzi eta rafting-a egitera joan ginen. Uretan jauziak, trago batzuk eta igeri saio batzuk egin ondoren iritsi ginen. Erropaz aldatu, autobusean sartu eta Bertizko aterpetxera joan ginen. Bertan bazkaldu egin genuen lehenengo. Gero logelak banatu eta piraguismo egitera joateko prestatu ginen. Bidean euria hasi zuen eta Bidasoan behera euritan jaitsi ginen. Ekintza bukatutakoan aterpetxera itzuli eta dutxatu egin ginen. Dutxaren ondoren jolasean aritzeko tartea izan genuen eta jolaserako ere. Afaldu ondoren dantzaldia izan genuen eta hau bukatzean logeletara igo ginen. Lo hartzea kosta egin zitzaigun. Ostegunean jaiki, poltsa prestatu eta gosaltzera jaitsi ginen. Indarrak hartu eta gero, Aventura Park-era joan ginen zuhaitz arteko ibilibideak egitera. Bertan euria hasi zuen, baina zuhaitzen babesean ongi ibili ginen. Ekintza hau bukatutakoan, aterpetxera bueltatu ginen bazkaltzera eta bazkaldu ondoren, apur bat jolastu eta etxera bueltatu ginen.





Koldo Mitxelena literatur lehiaketa

Berandu jakin dugu, baina Amaia Etxeberriaren ipuina ere aipatua izan da bere kategorian. Zorionak!!!


Aste honetako jardunaldiak

2013/05/06

Anonimusen misterioa

2013/05/03

Jardunaldiak

Lurraskan LH4. mailakoak

2013 ko maiatzaren 2a osteguna

 LAUGARREN MAILA LURRASKAN

 Apirilak 22an laugarren maila osoa, (Ajangiz) Lurraskara joan zen. Beti bezala goizeko 9:00tan geratu ziren, bi pisuko autobusean joan ziren.Ordu bat eta erdikoa izan zen bidaia Lurraskara. Iritsi bezain laster maleta hartu eta terrazara igo ziren. Monitoreak etorri eta lau taldetan banatu zituzten. Monitoreen izenak Eider, Uritze, Jon eta Aimar ziren. Eider eta Uritzeren taldekoak lehenengo animalia baten oinatza egin zuten, Aimar eta Jonen taldekoak animaliak ikusi eta pottokan montatu ziren. Gauean diskoteka egon zen, eta oso ondo pasa zuten. Hurrengo egunean leher eginda esnatu ziren. Arratsaldeko 15:00tan autobusa hartu eta etxera bueltatu ziren.