2013/04/18

Hausnarketarako gaia

Ikastetxean edukiontzi horia jarria dugu eta ezusteko galanta hartu genuen hauek hustutzean topatu genuenarekin.

 

Aho zabalik gelditzeko moduko da, ezta? Guzti honek zer pentsatua eman digu:

1.- Zer gertatzen da ikastolara ekartzen ditugun jakiekin? Ogitartekoak, galleta paketeak eta fruituak oso osorik topatu ditugu. Etxekoek hamaiketakoa bidaltzen digute egunean zehar egin behar ditugun ekintzak egin ahal izateko energia lortzeko. Guk zer egiten dugu berriz? Ez badugu hamaiketakoa jateko beharrik zakarretara bota behar al dugu?

2.- Zer bota behar da edukiontzi horira? Plastikozko ontziak, tetrabrikak eta latak bota behar dira. Zer botatzen duzu zuk?