2013/04/30

Liburuaren eguna

Nahiz eta apirilaren 23a izan liburuaren eguna, LH5 eta 6. mailakook apirilaren 26an ospatu genuen. Oso ondo pasa genuen ekintza hauetan parte hartuz: manifestuaren irakurketan, hizkuntza desberdinetan irakurketak eginez(katalanez, txineraz, ingelesez, arabieraz eta mongoleraz),hainbat poemen irakurketak gauzatuz, irakurketa dramatizatuak osatuz, ipuin baten zati bat irakurri ondoren jarraipena antzematen,eta erreseinen irakurketak luzatuz.


 

2013/04/25

Jardunaldiak

XXIV. Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketa

Badira gure artean idazle ospetsuak izateko bidean lehen urratsak eman eta ahalegin horretan saria lortu duten ikasleak:

 LH4.mailako ARANTXA MANTEROLA ARAMENDI saritua izan da BI LAGUN ipuinarekin.

 LH4.mailako SARA OLARIAGA ORMAZABAL aipatua izan da LEIREREN BIDAIA ipuinarekin.


 Zorionak eta segi horrela!!!!

Ferrata

2013/04/24

Tximeleta topaketak

2013/04/19

Jardunaldiak

2013/04/18

Hausnarketarako gaia

Ikastetxean edukiontzi horia jarria dugu eta ezusteko galanta hartu genuen hauek hustutzean topatu genuenarekin.

 

Aho zabalik gelditzeko moduko da, ezta? Guzti honek zer pentsatua eman digu:

1.- Zer gertatzen da ikastolara ekartzen ditugun jakiekin? Ogitartekoak, galleta paketeak eta fruituak oso osorik topatu ditugu. Etxekoek hamaiketakoa bidaltzen digute egunean zehar egin behar ditugun ekintzak egin ahal izateko energia lortzeko. Guk zer egiten dugu berriz? Ez badugu hamaiketakoa jateko beharrik zakarretara bota behar al dugu?

2.- Zer bota behar da edukiontzi horira? Plastikozko ontziak, tetrabrikak eta latak bota behar dira. Zer botatzen duzu zuk?

 

2013/04/17

Bera Berakoen bisita



Gaur eguardian Bera Berako nesken bisita izan dugu, beraiekin saio bat konpartitu eta haien esperientziaz baliatuz entrenamendu saio polita egin dugu, amaieran gainera larunbat honetan duten partidurako gonbidapenak banatu dituzte gure ikasleen artean, Mila esker!!!!

2013/04/11

Kanta Saioa


Martxoaren 22an kanta saio bikaina ospatu genuen ikastolan. Talde bakoitzak euskal abesti martxoso bana aukeratu zuen eta horren inguruan prestatutako koreografia aurkeztu zuen. Ederki pasa genuen eta abesti mordoxka bat ikasteko aukera ere izan dugu.

2013/04/08

Korrika 2013

Martxoaren 22an Korrika Txikia ospatu genuen auzoko kaleetan zehar. Batak besteari euskara emateko konpromezuari gogor heldu diogu eta horretan saiatuko gara gogoz. Eta zu?