2013/03/20

Korrika

Abian da dagoeneko korrika eta laster dator gugana. Korrika txikia ostiral goizez ospatuko dugu eta handia, berriz, larunbatean pasako da gure auzotik. Animatu eta parte hartu!
                           EMAN EUSKARA ELKARRI



Jardunaldiak

2013/03/19

LH3. mailarentzat oharra

2013/03/18

Medikuen bisita

Hiru medikuen bisita izan genuen eta beraiek ohitura osasuntsuen inguruan hitz egin ziguten. Osasuntsuago bizi ahal izateko zein gauza izan behar ditugun kontutan azaldu ziguten. Horrez gain, arrisku egoerei aurre nola egin ere erakutsi ziguten. Zuzenean egin zituzten maniobra batzuk. Saioa bukatzeko, berriz, beraien eguneroko lanean erabiltzen dituzten tresnak erakutsi zizkiguten.


 

 Amaieran bertso batzuk bota genizkien. Eskerrik asko!!!

Budyren bisita

Desgaitasuna, ezintasuna gaia landu dugu gelan. Budyren biografia irakurri dugu eta zenbait pasarte ingelesera itzuli ere egin ditugu. Lehengoan bere bisita izan genuen eta galdera mordoa luzatu genion. Oso ondo pasa genuen eta saioa bukatzeko dantzak, antzerkia eta bertsoak eskaini genizkion. Eskerrik asko!!!

 

2013/03/13

Jardunaldiak

2013/03/11

Eskolaz kanpoko eskaintza zabala

2013/03/07

Aste honetako jardunaldiak

2013/03/01

KONTZERTUA ELIZAN

Etxean nahiz kalean, berdin berdin jendartean, gure abeslariak pare gabeko artistak dira.