2013/01/07

Antzerkiak

6.A-ko ikasleek Euskara saioetan prestatu zituzten antzerkitxoak, 4. mailakoei eskaini zizkieten oporrak hartu aurretik. Bertan, guraso muturtuak beraien seme-alabekin, turista galdua Euskal Herriko herri sakonean, lagun adar-jotzaileak, lagun arteko agur sentibera eta mingarria, gazte lotsagabe batzuen etxeko eta ikastolako eskaerak..., eta txisteak eta asmakizunak ere dastatu zituzten ikasle gazteenak. Bai ondo pasa genuela elkarrekin!