2013/12/21

Olentzerori harrera

Olentzerori harrera egiteko abenduaren 24an 11:00tan eliz aurrean elkartuko gara. Haurrez gain gurasoak ere baserritarrez jantzita gerturatzea nahiko genuke. HH2-ko haurrek euren  gurasoen laguntzaz egingo dute Sert enparantza arteko bidea, auzoko gune desberdinetan abestu eta gero, bertan agurtuko baitugu Olentzero.

Anima zaitezte!!

2013/12/18

The wolf and the seven little kids

2013/12/13

Jakintza Ikastolaren 50.urteurrena



                       






Jakintza Ikastolaren 50.urteurreneko jarduerak antolatzeko, bilera batetara gonbidatu nahi zaituztegu.

  • NOIZ: abenduaren 17an, arratsaldeko 7:00etan.
  • NON: ikastolako jangelan.


  Anima zaitezte!

Donostiako Udalaren "Gabonak zuretzat 2013" programa

Donostiako Udalak abenduaren erdialdetik urtarrilaren 5era ekintza mordoa antolatu du haur eta gazteentzako hirian eta herrietan.


2013ko programazioa auzoz auzo

2013/12/12

Aste honetako jardunaldiak

2013/12/10

Mari Domingi Jakintza Ikastolan

Gaur HH-koek Mari Domingiren bisita izan dute. Oso pozik, begiak zabal-zabal zituztela, egin diote harrera. Berak Olentzerok oparitutako gona gorria ekarri du soinean eta bere bizitzako pasarterik esanguratsuenak kontatu dizkie. Gure ikasleek berari idazteko papera eta goxokiak jaso dituzte. Orain gelan ametsei forma eman eta eskaeren zerrenda idatziko dute.

Agur, Mari Domingi eta ez ahaztu gutaz! Muxuk!


Argazkiak ikusteko, klik hemen

2013/12/09

Mendirako irteera: Beriain


Eskaera orria deskargatu Informazioa deskargatu

2013/12/03

Euskararen Eguna 2013


Gaur euskararen eguna ospatu dugu ikastolan.  Goizeko bederatzietan LH3. mailakoek eguneko mezua irakurri dugu. Ondoren geletan leloak eta konpromezuak idatzi ditugu eta sarreran zintzilikatu dugun arbelan jarri ditugu. Arratsaldean txaranga pasa da solairu guztietan zehar festarako deia eginez (txaranga LH1go mailakoek osatua dugu) eta jarraian patioan dantzan aritu gara DJ eta guzti.





Argazki gehiago ikusteko, hemen klikatu
Goiko ikastolan goizean euskararekiko konpromezuak idatzi ditugu eta egutegi bat osatu dugu abendua-ekaina bitarteko hilabeteekin. Arratsaldean, urtero legez, herri kirolak egin ditugu. Ederki pasa dugu!

2013/11/28

USAC in Jakintza

Hello students, parents, teachers and friends of Jakintza School! This year, like the last two years, we are having very special people visiting us from the United States of America. They are university students from both the East and West Coasts of the States. Every thursday, they come to the classrooms of LH6 to talk about their culture and teach English to our students of the three groups, and we are having a wonderful time with them. Here is a video of one of the girls, Jackie from Virginia!

2013/11/27

Ureko jaialdia!


Asteburu honetan Ureko Jaialdia ospatuko da Zuhaiztiko polikiroldegian. Eskola- kirolean parte hartzen duten L.H. 3. eta 4. mailako ikasleek primeran pasatzeko aukera ezinhobea dute larunbatean Zuhaiztiko igerilekuan. Ikasleek joko ezberdinetan hartuko dute parte, hala nola, igerileku zati bat urpean ibili urperaturik dauden uztai batzuen barnetik igaroz; puzgarri ezberdinetara, olagarroa, zizarea... igo, bertatik salto egin; txirrista handitik, era ezberdinetara irristatu; flotagarria den tapizaren gainazaletik oinez ibili, etb.
Dokumentua deskargatu

Aste honetako jardunaldiak

Dokumentua deskargatu

2013/11/20

Aste honetako jardunaldiak

2013/11/14

Jakintzako 50.urteurrena

Dokumentua deskargatu

2013/11/13

Aste honetako jardunaldiak

2013/11/08

Gurasoen eskola antolatzeko galdeketa

Dokumentua deskargatu

2013/11/06

Jangelatan egin den ikerketaren berri




2011/2012 ikasturtean, Osasun Sailak Gipuzkoako ikastetxe ezagun batzuetako jangeletan emandako menuak aztertu zituen.Elikadurarako, Ariketa Fisikorako eta Obesitatearen Prebentziorako Estrategiak finkaturiko adierazleekin menuak bat zetozen ala ez egiaztatu nahi izan zuten.Adierazle horiek obesitatea prebenitzeko asmoz astero kontsumitu behar diren elikagai-taldeen berri ematen dute.
Jasotako emaitzak txosten batean ikus daitezke.

Aste honetako jardunaldiak

2013/11/05

Eskalada saioa

Aurreko larunbatean, eguraldia lagun izan zutela, hainbat ikaslek portuan eskalada saio bat egin zuten. Eskalada, saltoak eta bainu ederrak hartuz, arratsalde pasa polita egin zuten.Hona hemen argazki batzuk.
Klikatu hemen argazki gehiago ikusteko.

2013/10/23

Aste honetako jardunaldiak

2013/10/16

Aste honetako jardunaldiak


2013/10/15

Urteko kirol egutegia

Irudietan klik eginez, urteko kirol egutegiak ikus daitezke

Benjamin mailako jarduerak




Alebin mailako jarduerak






Saskibaloia


Futbola



2013/10/14

Eskalada-teknikak




Artxiboa deskargatu

Finalista eguna

Artxiboa deskargatu

2013/10/04

LOMCE-ri EZ!

Dokumentua deskargatu

2013/10/03

Pio Baroja polikiroldegira haurrak eramateko gurasoen zerrenda

2013/10/02

Antiguo auzoa ezagutzen

Hirugarren mailakoak gara.Aurreko ostiral goizean auzoan buelta bat eman genuen, Antiguok dituen zerbitzuak ikusteko. Antiguo bizitegi auzoa da eta zerbitzu asko ditu. Argazkaietan gure ibilalditxoa ikus dezakezue.




2013/10/01

Bizikleta segurtasunez erabiltzeko familia-gida

Jakintzako ikasleak Alde Zaharrean

Gaur Jakintza ikastolako LH-3.go ikasleak Alde Zaharrera joan dira. Han taldeak banatu ondoren, arduradunek Donostiako historiaren berri eman diete eta eraikuntza garrantzitsuenak erakutsi, adibidez: San Bizente eliza, San Telmokoa, MDCCCXIIIko abuztuaren 31ean erre ez ziren etxe bakarrak, Santa Maria, Kaia eta Udaletxea.

Horretaz gain, eskultura ezagun batzuk ere ikusi dituzte, esate baterako: Oteizaren "Pieta" eta Kainoneta plazako emakumea.

Oso ondo pasa omen dute, eguraldia lagun izan baitute.




2013/09/30

Hip-hip Urri!

Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October children europar proiektuan oinarrituta.6-14 urte bitarteko haurren eta beraien familien aisialdira eta kultur kontsumora bideratua dago eta urriko asteburuetan egingo da.

Gure 6.mailko ikasleei ekimena kurtso hasieran aurkeztu zitzaien eta buru belarri murgildu ziren Ikertze-ko arduradunak proposatutako jardueretan.

Gaur Juan Karlos Izagirre alkatea eta Naiara San Pedro zinegotzia ikastolan izan dira eta ikasleek egin duten hausnerkataren berri eman diete.Irudietan eta bideoan ikus dezakezue.

2013/09/26

Kirol jai-eguna

Artxiboa deskargatu

2013/09/24

Ernioko erromeria

ernio by jakintzaikastola5c

Artxiboa deskargatu

Mendiko irteeren egutegia


Dokumentua deskargatu

2013/09/23

Kurtso haserako familia bilerak

2013/2014 ikasturteko egutegia

2013/09/04

2013-14 ikasturtea

Ikasturte berriari hasiera emateko unea iritsi zaigu. Udako oporretan indar berritu eta lanean hasteko prest izango gara irailaren 5etik aurrera. Udan zehar ezagutu ditugun parajeen berri, bizi izan ditugun esperientziak, egin ditugun lagun berriak... elkarrekin trukatzeko parada izango dugu. Ez hori bakarrik, motxilari hautsak kendu, liburu berrietako altxorretaz jabetu eta baita irakasle berriak ezagutu ere egingo ditugu.
Gure ordutegia hau izango dela gogoratu:
- Goizez bakarrik garenean HH3 urtekoak 9:00-12:00tara etorriko dira eta  HH4, 5 urtekoak eta LH osoa 9:00-13:00 tara. HH 2 urtekoek, berriz, egokitzapen prozesua jarraituz, pausoka egingo dute ikastetxeratzea.
- Goizez eta arratsaldez hasten garenean, irailaren 16a, HH eta LH1 eta 2. mailakoen ordutegia 9:00-12:00 izango da goizez eta 15:00- 17:00 arratsaldez. LH3, 4, 5, eta 6. mailakoak 9:00-12:30 eta 15:00- 17:00 ariko dira lanean.
Animo eta laster arte!!!!

2013/06/19

Jakintzan galduta

Kaixo: Ni Jakintzan ahaztuta utzi naute galtzerdi bat naiz. Goiko ikastetxean, sarreran dagoen mahai berdearen gainean utzi ninduten beste erropa mordo baten artean. Saiatzen naiz sarrera-irteeretan, jolasgaraietan eta komunera jaisten direnetan erne-erne begiratu eta nire jabea ikusten dudan, baina bai zera! Ikasle asko dira eta denak ziztu bizian pasatzen dira guri begiratu ere egin gabe. Gaur argazkiak atera dizkigute eta badakit horrela ni eta nire laguntxo hauek etxe guztietan ikusiko gaituzuela. Nire jabeak ezagutu eta nire bila etorriko den esperantza daukat, horrela oporrak elkarrekin pasatzeko aukera izango baitugu. Laster arte!!!

 

Hauek jaialdi egunean ahaztutakoak dira, hau da, gure artean denbora gutxien daramatenak:


2013/06/17

Jaialdia

Ekainaren 15ean ospatu genuen jaialdia eguzkia lagun genuela. Goizez kirol ekintzak egin genituen eta arratsaldez, berriz, HH4-tik gorakoen emanaldiak izan ziren. Tartean Jose Ignazio Bitoria marrazki lehiaketako sari banaketa ere egin genuen. Eta bukatzeko, erakusketako ateak zabaldu ziren. Giro aparta izan zen egun osoan zehar sardina, ogitarteko eta freskagarriz gozatua.

2013/06/14

Bide Hezkuntza

Bide hezkuntzako marrazki lehiaketan Iratxe Zuñiga izan da irabazlea eta Peru Elizondo berriz, saritua. Atzo harrera egin genien ikastolan.

2013/06/13

Gamarra

Ikasturte bukaerako irteera egin genuen Gamarrara. Eguraldi ona eskatu genuen, kasu egin ziguten eta primeran pasatu genuen.

2013/06/10

Begirale-guraso partidua

Asteburu honetan jokatzekoa zen begirale-guraso partidua bertan behera gelditu da jaialdia larunbat honetara mugitu delako. Beraz, asteburu honetan EZ DA PARTIDURIK IZANGO. Data berri bat jartzen bada,jakinaraziko zaizue.

Abesbatza

Gaur abesbatzako ikasleek bi emanaldi eskaini dizkigute; bata beheko eraikinean eta bestea goikoan. Estilo eta garai desberdinetako abestiak abestu dizkigute goi mailako abeslarien pare.Segi horrela!

 

Bertso emanaldia

Ekainaren 5ean bertso saio bikaina eskaini zuten LH-5. mailakoek Antzoki Zaharrean.Gai hauek jorratu zituzten:

 - LH5A: "Hegalitis" ipuina sortu eta bertsoz kontatu zuten.
 - LH5B: "Peter Pan" ipuina azaldu zuten.
 - LH5C: "Astelehenak" nolakoak izaten diren adierazi ziguten.

Urduritasuna lagun izan zuten bertsolari gazte hauek hasieran, baina laster lortu zuten uxatzea oholtza gainera igo eta jendaurrean jarri zirenean. Bukaeran txalo zaparrada ederra jaso zuten bertan ziren denen partetik.

2013/06/07

Jaialdia

Larunbaterako oso eguraldi txarra iragarria dagoenez, jaialdia atzeratzea erabaki da. HH-ko 2 eta 3 urtekoek beren emanaldia astelehenean eskainiko dute beheko eraikinean eta besteok, eguraldia lagun, ekainaren 15ean ospatuko dugu.

2013/06/05

Txapeldunak

Igande goizean Silvestre Igoa Txapelketa ospatu zen Añorgako futbol zelaian.Jakintza ikastolako 6. mailako neska mutilek parte hartu zuten.Talde bat txapeldun geratu zen Larramendiren aurkako finala jolastu ondoren. Aupa, txapeldunak!!!!

 

2013/06/03

Lugaritz Literatur Lehiaketa

Idazle finez inguraturik gaude aurten ikastolan. Oraingoan Unai Ruiz izan da garailea; 2. saria jaso du "Antton asmatzailea" ipuinarekin. Zorionak!!!
Gaur txaloka egin diogu harrera ikastolan.

2013/05/30

Aste honetako jardunaldiak

2013/05/28

Zorionak denoi!

Asteburu hau bikaina izan da gure ikastolako neska futbolarientzat. Zorionak ikasturtean zehar egin duzuen ahalegin guztiagatik!
- 5A-ko neskak Ligako Txapeldunak izan dira.
- 5B-ko neskak Kopan 3. sailkatu dira.
- 6A-ko neskak Ligan 3. sailkatu dira.
- 6B-ko neskak Kopan 2. izan dira.
Gaur ikastolan txalo artean jaso ditugu.

2013/05/24

Luberrira bisita

Luberrira bisita on PhotoPeach

2013/05/23

Taldeko argazkia

Jardunaldiak

Orhira irteera

Irteera hau bertan behera gelditu da eguraldi txarraren ondorioz. Errepidearen egoera nolakoa den ikusteko hemen dituzue argazki batzuk:





2013/05/21

Gure atletei harrera

Maiatzaren 19an Ordizian ikastetxeen arteko Gipuzkoako txapelketa ospatu zen. Froga hauetan Martin Dorronsorok (60 m. hesiak), Manex Buenok (60 m.), Unai Ruizek (1.000 m.)eta Auritz Lamarianok (pisua) parte hartu zuten. Taldeen arteko sailkapenean 3. puestoa lortu genuen eta 2. erreleboetan (4x60). 10 ikastetxek parte hartu zuten guztira eta gu izan ginen Donostiako ikastetxe bakarra. Gaur gure atletei harrera egiteko korridore bat osatu dugu eta txaloka hartu ditugu. Zorionak!!! .