2012/12/19

Danborrada martxan




LH5. mailako ikasleak hasiak dira prestaketa lanetan. Jolasgaraian jolasa alde batera utzi eta serio demonio hasiak dira entsaiatzen. Dagoeneko zazpi entsaio egin dituzte eta egunetik egunera somatu dugu hobekuntza.
Aurten ardurak honela banatuko dira:
Danbor nagusia: Peru Teixeira
Abanderatua: Sara Lizeaga
Danborren kaboa: Eider Celarain
Kupelen kaboa: Jon Viana
Gainera, aurten, Donostiak 1813. urtean jasan zuen suntsiketa hartatik 200 urte pasa diren honetan, urteurrena ospatzeko pieza berri bat joko dute: Aintzinako himnoa. 

Animo neska-mutilak eta astindu gogoz makilak!!!