2012/11/01

Haurrentzako 6. marrazki lehiaketa

Dbus eta San Martin Azokak haurren marrazki lehiaketaren 6. edizioa antolatu du.
 Oinarriak:
- 12 urte arteko haurrek parte har dezakete. Gai libreko marrazki bat egin beharko da. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
- Lanak FNAC-eko erakusmahaian edo Dbus-en bulegoetan utzi beharko dura azaroaren 30a baino lehen.    - Lanaren atzealdean datuak idatzi behar dira: Izen abizenak/ Adina/ Jaiotze data/ Helbidea/ Harremanetarako telefonoa.
- Bi maila egongo dira: A maila (8 urte arteko haurrak) eta B maila (9-12 bitartekoak)
 Sariak:
- 1go saria: 6 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta Nintendo DS bat.
- 2. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta argazki kamara.
- 3. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta liburu aleak.
- Gainontzeko finalistek diploma bat jasoko dute.
Informazio gehiago www. dbus.es orrian.
 Zure imajinazioa martxan jarri, eskura dituzun material desberdinak erabili eta anima zaitez marrazki zoragarri bat eginez parte hartzen!