Gure bizkarrezurra gure gorputzaren ardatza da eta sarritan ez diogu behar bezain besteko arreta eskaintzan. Honetaz ohartzeko LH-4. mailakoek hitzalditxo bat izan zuten.
2012/11/30
2012/11/29
LH6. mailakoak Tolosan
Azaroaren 27an, LH-6. mailakoak Tolosara joan ginen txoxongiloak ikustera. Goizeko 9:00-tan ikastolan elkartu ginen. 9:30-tan autobusa hartu genuen eta ordu erdira iritsi ginen. Goizean “La odisea”emanaldia ikusi genuen Topicen Bihar txotxongilo taldearen eskutik. eta arratsaldean, berriz, luna antzerki taldearen eskutik. Bertan Ulisesek Troyako guda amaieratik Itacara iritsi bertakoan .izan zituen abenturak kontatzen ziren. Ondoren, bukatutakoan, merkatu plazara joan ginen bazkaltzera. Arratsaldeko 2:00-tan Leidorren ginen “Cenicienta y las zapatillas de cristal” ikusteko prest ginen. Luna talde madrildarrak aurkeztu zuen lana eta horrexegatik, gaztelaniaz izan zen. Antzerki honetan Errauskineren ipuina kontatu ziguten. Bukatzean Beotibar frontoira joan ginen eta pixka bat jolastu ondoren, autobusa hartu eta itzuli egin ginen. Oso gustura bueltatu ginen, bi lanak asko gustatu zitzaizkigun eta.
2012/11/28
2012/11/26
Ingelesez kantari
The students of LH2C are singing “Walking in the jungle”. Be careful, Jakintza is full of dangerous wild animals…
HH-2 urteko ikasleak
Gu gara ikastolako gazteenak.
Gelan abesten ditugun abestiak gurekin abestu nahi badituzue klikatu hemen: ABESTIAK
Gelan abesten ditugun abestiak gurekin abestu nahi badituzue klikatu hemen: ABESTIAK
Iñigori agurra
Iñigo 5 astez egon da LH3An praktikak egiten. Bere azken egunean abesti hau eskaini genion. Oso profesionalak garenez, ez genuen negar egin bideoa iraun zuen bitartean. Baina bukatu zuenean…
Enkarniren bisita
2012/11/25
Zumaiako flishak
Azaroaren 23an LH6.mailakoak Zumaian izan ziren flishak ikusten eta gauza asko ikasi zituzten. Hiru taldetan banatu ziren eta ekintza hauek egin zituzten, nahiz orden desberdinetan:
- Flishari buruzko azalpenak
- Bideoa eta bizidunen azterketa
- Mineralen tailerra
Hemen LH-6B-koen zatia:
Dena ez zen lana izan, ondo pasatzeko eta bazkaltzeko tartea ere izan genuen.
- Flishari buruzko azalpenak
- Bideoa eta bizidunen azterketa
- Mineralen tailerra
Hemen LH-6B-koen zatia:
2012/11/24
2012/11/22
2012/11/21
2012/11/20
Ipuin bilduma
LH-4A-ko ikasleak buru-belarri aritu dira ipuinak idazten eta hemen duzue emaitza. Eser zaitez etxeko besaulkian eta goza ezazu hauek irakurriz!
2012/11/14
2012/11/10
2012/11/09
2012/11/08
2012/11/07
Kirol arduradunarekin harremanak
Harremanetarako telefonoa:
692849367. Telefonoa piztuta egongo den ordutegia:
astelehenean 15:30-18:30, asteartetik ostiralera 10:30-18:30 eta larunbatean 9-14.
LH-2. mailakoak Azpeitian
Urriaren 30ean LH-2-ko ikasleak Azpeitiako Tren Museoa bisitatzen izan ziren. Bertan Urolako kostaldean barrena ibili izan ziren trenak ikusi zituzten. Ondoren, Dinosaurioen parkean tripa bete eta San Inazioko Elizan izan ziren. Egun ederra pasa zuten denek elkarrekin.
2012/11/05
2012/11/02
Irakurketa teknologikoago baterantz
Haurtzaroa behin
gaindituta, gazteengan irakurzaletasuna mantentzea zaila izaten da
zenbait kasutan. Zaletasun hau piztuta mantentzeko era bat gaur egun
gure inguruan ditugun baliabideetara, hau da, tablets eta
ordenagailuetara edukiak egokitzea litzateke. Liburutegi Nagusiak hau
gauzatu asmoz, 10-12 urteko gaztetxoentzat dohaineko tailerrak
antolatu ditu.
Tailer hauek euskaraz
izango dira Fernando Morillo idazlearen eskutik. Azaroan hasi eta
apirila bitartean hilabeteko bigarren ostiralean izango dira saioak
18.00-tan hasi eta 19.30-ak arte Fermin Calbeton-go Liburutegi
Nagusian. Taldeak hogei lagunekoak izango dira gehienez. Izen ematea
haurliburutegia@donostia.org
helbidean egingo da.
Eskaintza honen
helburuak irakurketa eta idazketa sustatzea; teknologia berriak
irakurketa eta kulturarekin harremantzea eta irakurketa modu zabalago
batez proposatzea lirateke.
Euskal idazleek
euskaraz idatzitako testuak oinarritzat harturik jarduera
desberdinak gauzatuko dituzte: testuak osatu, musika txertatu,
informazioa bildu, eszena desberdinak antzeztu, entzuketa landu,
imajinak sortu... Ipads eta ordenagailuak erabiliko dituzte jarduera
hauetan.
2012/11/01
Haurrentzako 6. marrazki lehiaketa
Dbus eta San Martin Azokak haurren marrazki lehiaketaren 6. edizioa antolatu du.
Oinarriak:
- 12 urte arteko haurrek parte har dezakete. Gai libreko marrazki bat egin beharko da. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
- Lanak FNAC-eko erakusmahaian edo Dbus-en bulegoetan utzi beharko dura azaroaren 30a baino lehen. - Lanaren atzealdean datuak idatzi behar dira: Izen abizenak/ Adina/ Jaiotze data/ Helbidea/ Harremanetarako telefonoa.
- Bi maila egongo dira: A maila (8 urte arteko haurrak) eta B maila (9-12 bitartekoak)
Sariak:
- 1go saria: 6 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta Nintendo DS bat.
- 2. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta argazki kamara.
- 3. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta liburu aleak.
- Gainontzeko finalistek diploma bat jasoko dute.
Informazio gehiago www. dbus.es orrian.
Zure imajinazioa martxan jarri, eskura dituzun material desberdinak erabili eta anima zaitez marrazki zoragarri bat eginez parte hartzen!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)