2012/06/27

JAKINTZA JAIALDIKO DANTZAK 2012

Ekainak 9an egun oso polita pasa genuen eta bertan ikasleek dantzatu zituzten hainbat koreografia dituzue ikusgai hemen.

2012/06/25

JAIALDIKO KONTZERTUA

Ekainaren 9an Jakintza ikastolan jaialdia ospatu zen.
Bukaeran kontzertu txiki batzuk egon ziren; Laurak,Nahiak,Ainhoak eta Anek abestu zuten. Lehenengo "The fire group"-ek jo zuten; Nahia,Laura,Aitor,Danel eta Mikelek.Oso ondo egon zen, abesti asko abestu zituzten: Dejame,ai seu te pego,ilargia....
Ondoren "2000ak" jo zuen; Anek,Markelek,Aritzek,Naiak,Ainhoak eta Aitorrek.
Hemen behan ikusiko dituzute kontzertuetako argazkiak, espero dugu gustatzea!! 

Oso ondo pasa genuen.

2012/06/24

LH2-koen ANTZERKIAK

LH2-koek kurtso bukaeran antzerki polit hau antzeztu zuten eta gurasoek zuen seme alabak ikusteko aukera polita duzue hau. 

2012/06/21

Naiararen entrebista

Lehengoan Naiara Atorrasagastiri egin genion entrebista Bide Hezkuntzako marrazki lahiaketa irabazi zuelako eta hauek izan ziren bere erantzunak:
 .Nola duzu izena eta zenbat urte dituzu?
 -Naiara Atorrasagasti du izena eta 11 urte ditu.

 .Zenbat denbora egon zinen marrazkia egiten?
Añadir leyenda
 -4 ordu egon zen marrazkia egiten.
 .Nondik atera zenuen ideia?
 -Jendea ikustetikan atera zuen ideia.
 .Zer sentitu zenuen irabazitakoan?
 -Poza sentitu nuen irabazitakoan.
 .Zer eman zizuten irabazteagatik?
 -Bizikletarako argiak eta kaskoa eman zioten.
Egileak: Nahia eta Eli.

2012/06/19

Guraso eta kirol entrenatzaileen futbol partidua

Aurreko larunbatean urteroko legez Jakintza ikastolan eskola kirolean entrenatzaile bezela ibiltzen diren gazteak entrenatzen dituzten umeen gurasoen aurka partidu bat jokatu zuten, añorgako futbol zelaian izan zen eta eguzki eta bero handia izan zuten lagun.
partida beti bezela begiraleek irabazi zuten nahiz eta aurten gehiago kostata izan.
hona hemen guztion argazkia:

2012/06/11

JAIALDIA 2012

Goizean kirol jarduerak izan ondoren, arratsaldean: ikasleen dantzak, bertsoak, 6.-en mailakoen despedida, kontzertuak, Inazio Bitoria marrazki lehiaketaren sari banaketa, erakusketa, sardina fresko ospetsuak eta tabernan freskagarri batzuk hartuz, egun ederra pasa genuen ikasle, senide eta irakasleok.
Oraingoz, 6.-en mailako ikasleen despedidako dantza super modernua duzue ikusgai:
Mila esker parte hartu eta bolondres lan egiten duzuen guztioi.

2012/06/10

2012ko Kirol jardueren Jaialdia

Goizean kirol jarduerak izan dira eta ikasleek asko disfrutatu dute. Kirol proba bukatu ondoren, sariak eta opariak banatu dira.      
                                 Ikusgai:    ARGAZKIAK


2012/06/06


GASTON eta ikasleen lan bikaina

Gastonek eta ikasleek, euskera egunean antolatu genuen GRAFFITI txapelketaren irabazleekin, Jakintza ikastolan sarreran dagoen pareta margotzen egon dira. Lan zoragarria egin dute eta ikusi nahi baldin badezute nola izan den prozesua, beheko bideoa ikusi:
Lehengo hilabetean grafitti lehiaketa bat egin genuen. 18 finalera iritsi ziren eta hoien marrazkiak bozkatu ondoren, Jon Oiarzabal gure ikaskidea atera zen irabazle. Grafitti horietako zazpi, Jakintza ikastolako paretean jarriko ditugu 18 finalistek. Organizatzeko eta berak ere margotzeko, Gaston profesionala etorri zaigu erakustera.
Orain hemen ikusi ditzakezue nola gelditzen ari diren:

2012/06/05

Lugaritz literatur lehiaketa

Zorionak gure bi "idazle txiki" bikanei, Lugaritz txirain literatur lehiaketan lortu duten lehen eta hirugarren sariengatik. AUPA AITOR ETA ANE! ZORIONAK!


NESKEN FUTBOL TXAPELKETA

Igande honetan gure 5 eta 6 mailako neskek futbol txapelketa dute Errealak entrenatzen duen Zubietako zelaietan, bertara errealeko nesken taldeko kide ugari gerturatuko dira eta arbitratzeaz gain sari batzuk banatuko dituzte, hona hemen txapelketaren informazioa:


2012/06/04

LH 3-Akoen ANTZERKIA BERTSOTAN

Txanogrritxuren antzerkia bertxoekin kontatu digute LH3-ko ikasleek, oso polita egin dute eta hemen duzue ikusgai.

2012/06/03

Let's play Twister!

Last weeks we've been making four Twisters. One of them made the 6b group, the other 6c, another one us (6a), and the last all the 6 grade. The size of the four Twisters are 64m2. 32 people can play!
It has been really fun in our opinion!
Here you have some photos:


2012/06/01

Jakintzaikastola abesbatza Kontzertua

Jakintza ikastolan ostegunean kontzertu zoragarri bat eskaini ziguten. Arras ongi abestu zuten eta denak "beste bat, beste bat" eskatuz bukatu zen. Tartean ere, irakasleen aldetik argi izpiez lagunduak izan ziren. Giro bikaina eta arimarentzat oparia. MILA ESKER ETA ZORIONAK !