2012/05/28

KONTZERTU ARRAKASTATSUA LUGARITZEN

     Txalo ugari jaso zuten gure abeslariek ostiralean Lugaritzen. Eta benetan merezitako txaloak! Beroa eta nekea alde batera utzita, 6etarako programatuta zegoen kontzertuaz gain, bigarren bat eman behar izan zuten 7tan. Izan ere, handia da abesbatzaren partaide kopurua, eta zer esanik ez jarraitzaileena.
      Ikusleok gozatzeko aukera izan genuen haurrek eskeinitako programarekin. J. Estesen Kyrie & Gloria- rekin hasi zen kontzertua. Hiru euskal kanten ondoren, 60-70 hamarkadetako beste hiru abesti entzun genituen. Hura gozamena helduena Duo Dinamicoren “Quince años” eta Mocedadesen “Eres tú” entzun zutenean! Jarraian, Afrikara eta jazz musikara hurbildu eta M. Jacksonen “We are the World” abestiarekin amaierara iritsi ginen.
      Kontzertuan zehar, pianoan, Juncal Guerreroren laguntza izan zuen abesbatzak.
   Aipagarria da ESTEBAN haurrekin egiten ari den lana. Abesten ikasteaz gain, nabaria da ere, asko disfrutatzen ari direla.



Mila esker!!!