2012/05/23

KOLDO MITXELENA BERTSO LEHIAKETA.

 BERTSO ATALEAN ( C KATEGORIAN) IRABAZLEA EKAIN ARZALLUS (5.A).
Ekainek bota zuen bertso eder hau daukazue ikusgai. ZORIONAK eta segi horrela jator eta alai.
TXINGURRI AMETSA
Kontatzera noana
da harrigarria
gertakizun bitxia
ta oso larria
sinestezina eta
ikaragarria
sukaldetik atera
ziren txingurriak.
Telebista ikusten
ari nintzelarik
zerbait susmatu nuen
sukalde aldetik
mantxa bat ikusten zen
begiraruz goitik
mustro handi bat zela
pentsatu nuen nik.

Izuturik nengoen
erabat orduan
gordetzea pentsatu
nuen armairuan
antena bat atera
zitzaidan buruan
bihurtzen hasi nintzen
txingurri moduan.
Orain ditut sei hanka
nago arraroa
lehengora bueltatzeko
badaukat gogoa
pi,pi,pi entzuten dut
ze amets gaiztoa
iratzargailua da,
gosaltzera noa.