2012/05/02

Gimnasia erritmikoko, Hip-Hop eta funky-ko topaketa

Tximeleta kirol elkarteak, Maiatzak 5ean Usurbilgo kiroldegian gimnasia erritmikoko, Hip-Hop eta funky-ko topaketa antolatuko du. Emanaldi hau goizeko 10:00etan hasiko da eta arratsaldeko 18:00ak arte iraungo du.
Gipuzkoako eskola desberdinetan Tximeleta taldearekin entrenatzen duten 450 ikasle parte hartuko dute. Gure ikastolako ikasleeak ere bertaratuko dira.

Gimnasia erritmikoa taldeka egingo da eta adinaren arabera tresna bat edo beste erabiliko dute. Beraz, pilota, soka, uztaila, mazoak eta xingolarekin ikusi ahal izango ditugu partaideak.
Entrenatzaileek eta neska-mutilek lan handia egin dute kurtso honetan zehar eta egindako lana erakusteko gogo eta ilusio handiarekin daude.
Anima zaitezte eta etorri ikustera!