2012/05/25

BERA BERA ESKUBALOIKOAK JAKINTZAN

        Atzo eguardian Benta berriko kiroldegian Bera Bera Eskubaloi taldeko hainbat neskek gure 4. mailako umeekin eskubaloi saio bat egin zuten.
        Dakizuenez azken trimestre hontan 4 mailako kirolariak eskubaloia lantzen ari dira eta honegatik Bera Berarekin kontaktuan jarri ginen lehen taldeko neskak etorri eta haiekin saio bat disfrutatzeko asmoz.
        Bertaratu ziren neskak Matxalen Ziarsolo eta Eider Rubio kapitanak, Veronica Cuña eta Darly Zoqbi eta Eskubaloi Eskolako koordinatzaile den Veronica Valverde izan ziren.

Gure kirolariak asko disfrutatu zuten hainbat ariketa eginez eta amaitzeko Darly atezainari gola sartzen saiatu ziren.
Azkenik argazki bat atera eta giltzazain batzuk banatu dizkiete.

                                    MILA ESKER!!!!