2012/05/31

KIROLEN JARDUNALDIA

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com 

2012/05/30

JAIALDIA PRESTATZEN



Ekainak 9an, kurtso bukaerako jaialdirako dantzak eta koGoizean kirol jarduerak izan ondoren, arratsaldean: ikasleen dantzak, bertsoak, 6.-en mailakoen despedida, kontzertuak, Inazio Bitoria marrazki lehiaketaren sari banaketa, erakusketa, sardina fresko ospetsuak eta tabernan freskagarri batzuk hartuz, egun ederra pasa genuen ikasle, senide eta irakasleok.
Oraingoz, 6.-en mailako ikasleen despedidako dantza super modernua duzue ikusgai:
Mila esker parte hartu eta bolondres lan egiten duzuen guztioi.
Ekainaren 9an Jakintza ikastolan jaialdia ospatu zen.
Bukaeran kontzertu txiki batzuk egon ziren; Laurak,Nahiak,Ainhoak eta Anek abestu zuten. Lehenengo "The fire group"-ek jo zuten; Nahia,Laura,Aitor,Danel eta Mikelek.Oso ondo egon zen, abesti asko abestu zituzten: Dejame,ai seu te pego,ilargia....
Ondoren "2000ak" jo zuen; Anek,Markelek,Aritzek,Naiak,Ainhoak eta Aitorrek.
Hemen behan ikusiko dituzute kontzertuetako argazkiak, espero dugu gustatzea!! 

Oso ondo pasa genuen.

 ikasleek dantzatu zituzten hainbat koreografia dituzue ikusgai hemen..Koreografiak burubelarri prestatzen ari gara.Ekainak 9an egun oso polita pasa genuen eta bertan ikasleek dantzatu zituzten hainbat koreografia dituzue ikusgai hemen.
Goizean kirol jarduerak izan dira eta ikasleek asko disfrutatu dute. Kirol proba bukatu ondoren, sariak eta opariak banatu dira.
                                        Ikusgai:  ARGAZKIAK


2012/05/28

KONTZERTU ARRAKASTATSUA LUGARITZEN

     Txalo ugari jaso zuten gure abeslariek ostiralean Lugaritzen. Eta benetan merezitako txaloak! Beroa eta nekea alde batera utzita, 6etarako programatuta zegoen kontzertuaz gain, bigarren bat eman behar izan zuten 7tan. Izan ere, handia da abesbatzaren partaide kopurua, eta zer esanik ez jarraitzaileena.
      Ikusleok gozatzeko aukera izan genuen haurrek eskeinitako programarekin. J. Estesen Kyrie & Gloria- rekin hasi zen kontzertua. Hiru euskal kanten ondoren, 60-70 hamarkadetako beste hiru abesti entzun genituen. Hura gozamena helduena Duo Dinamicoren “Quince años” eta Mocedadesen “Eres tú” entzun zutenean! Jarraian, Afrikara eta jazz musikara hurbildu eta M. Jacksonen “We are the World” abestiarekin amaierara iritsi ginen.
      Kontzertuan zehar, pianoan, Juncal Guerreroren laguntza izan zuen abesbatzak.
   Aipagarria da ESTEBAN haurrekin egiten ari den lana. Abesten ikasteaz gain, nabaria da ere, asko disfrutatzen ari direla.



Mila esker!!!

2012/05/25

BERA BERA ESKUBALOIKOAK JAKINTZAN

        Atzo eguardian Benta berriko kiroldegian Bera Bera Eskubaloi taldeko hainbat neskek gure 4. mailako umeekin eskubaloi saio bat egin zuten.
        Dakizuenez azken trimestre hontan 4 mailako kirolariak eskubaloia lantzen ari dira eta honegatik Bera Berarekin kontaktuan jarri ginen lehen taldeko neskak etorri eta haiekin saio bat disfrutatzeko asmoz.
        Bertaratu ziren neskak Matxalen Ziarsolo eta Eider Rubio kapitanak, Veronica Cuña eta Darly Zoqbi eta Eskubaloi Eskolako koordinatzaile den Veronica Valverde izan ziren.

Gure kirolariak asko disfrutatu zuten hainbat ariketa eginez eta amaitzeko Darly atezainari gola sartzen saiatu ziren.
Azkenik argazki bat atera eta giltzazain batzuk banatu dizkiete.

                                    MILA ESKER!!!!

2012/05/24

KIROLEN JARDUNALDIA

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com



2012/05/23

KOLDO MITXELENA BERTSO LEHIAKETA.

 BERTSO ATALEAN ( C KATEGORIAN) IRABAZLEA EKAIN ARZALLUS (5.A).
Ekainek bota zuen bertso eder hau daukazue ikusgai. ZORIONAK eta segi horrela jator eta alai.
TXINGURRI AMETSA
Kontatzera noana
da harrigarria
gertakizun bitxia
ta oso larria
sinestezina eta
ikaragarria
sukaldetik atera
ziren txingurriak.
Telebista ikusten
ari nintzelarik
zerbait susmatu nuen
sukalde aldetik
mantxa bat ikusten zen
begiraruz goitik
mustro handi bat zela
pentsatu nuen nik.

Izuturik nengoen
erabat orduan
gordetzea pentsatu
nuen armairuan
antena bat atera
zitzaidan buruan
bihurtzen hasi nintzen
txingurri moduan.
Orain ditut sei hanka
nago arraroa
lehengora bueltatzeko
badaukat gogoa
pi,pi,pi entzuten dut
ze amets gaiztoa
iratzargailua da,
gosaltzera noa. 


2012/05/22

GURE IKASTOLAKO 5 MAILAKO MUTILEN TALDEA HONDARTZAKO KOPAKO TXAPELDUNAK


 Aurreko igandean goizeko 10:30etan Kontxako hondartzan, eguraldi benetan txarrari aurre eginez hainbat ikasle zein guraso animatzera gerturatu ziren. Bertan gure mutilek, Beñat del Pozo entrenatzailearen agindupean Herri ametsa ikastolakoei 5-1 irabazi zieten.
Behin partidua amaiturik arropa aldatu, zeozer jan eta goxatu ondoren txapeldunen garaikurra jaso zuten guztien pozerako.
ZORIONAK DENEI!!!
                                AUPA JAKINTZA!!!!

Atletismoko gipuzkoako taldekako txapelketa

Jakintza Atletismo taldekoek aurreko igandean Ordizian, Gipuzkoako taldekako txapelketan parte hartu zuten, 7 proba desberdin eginaz.
Altuera jauzian Telmo Uranga 6. mailako ikasleak 1,39m salto egin eta markarik onena jarri zuelarik, aipatzeko da ere Telmo Gipuzkoako bakarkako txapelketan 3.garren gelditu zela.

Berari eta taldekide guztiei ZORIONAK aurten egindako lanagatik!!!!

2012/05/20

BERTIZ ESKURTSIOA 6.-en maila

Jakintza ikastolako 6. mailakoak, kurtso bukaerako eskurtsioa Bertizera egin genuen.



Kurtso bukaerako argazkiak, norbaitek nahi baditu, enlaze honi (argazkiari) sakatu.

2012/05/17

KIROLEN JARDUNALDIAK

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com

2012/05/16

ZIBERBULLYNG-A

Jon Esartek eta Adrian Arcak ziberbullyngari buruz egin duten, power pointa oso interesgarria eta erabilgarria iruditu zaidanez, jakintzako web orrian zintzilikatzeko modukoa iruditu zait:

Ziberbullyng-a bullyng bezalakoa da, baino ordenagailuetan. Kontuz eduki behar da interneten.
Arriskuak eta aholkuak:
segursarean.net

2012/05/15

Eskola 2,0 - Jakintza ikastolan: Blogaren erabilera

                     Ana Centeno, Cristina Garmendia eta Iñaki Pagola

 Jakintza Ikastolako Iñaki Pagolak Aurkeztutakoa Gure+Gelako+Blogaren erabilera buruz:

Erabilgarriak izan daitezke, LHko 6.mailan bloga sortzeko eman diren 10 urratsak kontutan izatea.
Bertan agertzen diren linketan, egindako ataza edo lan interesgarri batzuk ere ageri dira.

JAKINTZA IKASTOLAKO ABESBATZA

Jakintza Ikastolako abesbatzak, ostiralean Lugaritzen emango duen kontzertuaren programa.

2012/05/14

Datorren igandean finala











 5. mailako futbol talde bat hondartzako finala jolasteko sailkatu da. Pasiloa alaitzeko asmoz, zaindariak pankarta hau jarri du.

Zorte on!!!

Irabazi edo ez irabazi, txapeldunak zarete.

2012/05/12

KIROLEN JARDUNALDIAK

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com

2012/05/04

Eskola 2.0 Jakintza Ikastolan: gure gelako bloga

Gaur egun, ikaste-irakaste prozesuetan teknologia berrien erabilerak, euskarri zein baliabide gisa, eta konpetentzia digitala garatzeko beharrak mundu berri bat ireki digute, non blogak aukera interesgarri eta anitzak ematen dizkigun.
Jakintza ikastolan aukera hauek aurreikusiz, irakasle batzuk animatu dira mundu honetan murgiltzera eta beraien gelako blogak sortzera. Haietariko bat, Iñaki Pagola, gurekin izango dugu Jardunaldietan. Berak bere esperientzia kontatuko digu, nola aurkeztu zien ideia ikasleei, umeen inplikazioa eta jakinmina, eta hortik aurrera emandako pauso guztiak.
Berari entzunda konturatuko gara besteak beste, batetik, blogaren erabilera ez dela hain zaila, administratzaile zein erabiltzaileentzat. Eta bestetik, informazioaren antolaketa oso funtzionala dela blog batean. Bi ezaugarri hauek aukera ematen dute modu azkar eta erraz batean nahi duguna argitaratzeko eta kudeatzeko, horrek dakarren guztiarekin, beste konpententziak, ez bakarrik digitala, neurri batean edo bestean garatzea eta hizkuntzarekin zerikusirik duten prozesuak jorratzea ikuspegi komunikatibo eta erreal batetik.

KIROLEN JARDUNALDIA

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com




2012/05/02

Gimnasia erritmikoko, Hip-Hop eta funky-ko topaketa

Tximeleta kirol elkarteak, Maiatzak 5ean Usurbilgo kiroldegian gimnasia erritmikoko, Hip-Hop eta funky-ko topaketa antolatuko du. Emanaldi hau goizeko 10:00etan hasiko da eta arratsaldeko 18:00ak arte iraungo du.
Gipuzkoako eskola desberdinetan Tximeleta taldearekin entrenatzen duten 450 ikasle parte hartuko dute. Gure ikastolako ikasleeak ere bertaratuko dira.

Gimnasia erritmikoa taldeka egingo da eta adinaren arabera tresna bat edo beste erabiliko dute. Beraz, pilota, soka, uztaila, mazoak eta xingolarekin ikusi ahal izango ditugu partaideak.
Entrenatzaileek eta neska-mutilek lan handia egin dute kurtso honetan zehar eta egindako lana erakusteko gogo eta ilusio handiarekin daude.
Anima zaitezte eta etorri ikustera!