2012/04/25

ZINEMA JOAN GARA

Gaur 4,5 eta 6.mailako ikasleak zinemara joan gara "Aita Zombia Naiz" ikustera.

200 ikasle inguru eta irakasleak joan gara. Autobusa hartu eta antzoki zaharrera abiatu gara, bertan pelikula ikusi eta autobusa hartuta ikastolara itzuli gara.
Ricardo Ramonek eta Joan Espinachek zuzenduriko 'Aita, zonbi bat naiz' animaziozko filma da, zonbiak, sorginak eta bestelako pertsonaia beldurgarriak agertu dira. Dixie-ren abentura magiko eta iluna jasotzen du. Zombiekin bizi eta gero, bizitzaren arazoei aurre egitea lortu arte.
Goya sarietara hautagai izan zen, animaziozko film onenaren sailean.
Pelikula oso polita izan da eta denok oso gustora egon gara.