2012/04/19

Jakintza ikastola Gipuzkoako eskupilotako txapeldun

Pasa den martxoaren 31n oso giro ona izan genuen Antiguako frontoiean. Gipuzkoako partaidetzako eskola kiroleko esku pilota txapelketa jokatu zen bertan, eta ikusle asko izan ziren txapelketa girotzen; ikastolako hainbat guraso, lagun, ikastolako ikasle eta abar elkartu ziren frontoiean.
Gure ikastolako ikasle diren Ander Roteta (5.maila) eta Asier Gabirondo ( 6.maila) Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren binakako txapelketan, finalean Azpeitiako Ikasberri ikastolako ikasleekin jokatu ondoren. Partida borrokatua izan zen, baina Jakintzakoak izan ziren garaile.

Zorionak bikote!!! Beste horrenbeste haien entrenatzaile eta botileroa den Jose mari Calongeri, eta baita Antiguako pilota eskolako kirolari guztiei ere, bertan parte hartzen baitute gure ikastolako pilotariek.