2012/04/28

GIPUZKOAKO ATLETISMO TXAPELKETA

 Aurreko asteburuan Jakintza ikastolako hainbat ikasleek Tolosan ospatu zen Gipuzkoako atletismo txapelketan parte hartu zuten, dakizuenez gure ikasleek Jakintza Atletismo Klubarekin parte hartzen dute. hona hemen argazkiak.


2012/04/25

ZINEMA JOAN GARA

Gaur 4,5 eta 6.mailako ikasleak zinemara joan gara "Aita Zombia Naiz" ikustera.

200 ikasle inguru eta irakasleak joan gara. Autobusa hartu eta antzoki zaharrera abiatu gara, bertan pelikula ikusi eta autobusa hartuta ikastolara itzuli gara.
Ricardo Ramonek eta Joan Espinachek zuzenduriko 'Aita, zonbi bat naiz' animaziozko filma da, zonbiak, sorginak eta bestelako pertsonaia beldurgarriak agertu dira. Dixie-ren abentura magiko eta iluna jasotzen du. Zombiekin bizi eta gero, bizitzaren arazoei aurre egitea lortu arte.
Goya sarietara hautagai izan zen, animaziozko film onenaren sailean.
Pelikula oso polita izan da eta denok oso gustora egon gara.



2012/04/24

ESTATU BATUETAKOEKIN mintza praktikan


Aste honetan Estatu Batuetako Janine Petrucelli eta Lukas Knudsen izan ditugu Jakintzako 5. eta 6. mailetan. California eta Nevadatik datozte eta datorren asteetan ingeleseko mintza-praktika saioak egingo dituzte gure geletan. Haiekin Ameriketako ahozkera ezagutuko dugu eta haien lurraldeko ohiturak eta beste gauza asko ikasiko ditugu. Trukean, guk ere gure kulturari buruzko gauzak kontatuko dizkiegu, ingelesez mintzatuz, Euskal Herriko txokorik politenak gomendatuz, euskal musika entzunez etab.

AUPA JAKINTZA INTERNAZIONALA!

2012/04/20

ESKOLA KANPOKO JARDUERAK

Noticias de gipuzcoan, Gure ikastolako ikasleen erreportaia eta 3 elkarrizketa argitaratu dituzte.
Esteka honetan klikatuz ikusiko dituzue. Merezi du !!!

                      Erreportaia eta elkarrizketak
Jakintza neskak: Andrea, Ane G, Ane A, Ane B, Eli, Maria, Ane M, Ana, Ainhoa, Nerea, Ainitze, Naia, Nahia, Leire M, Leire D, Maider. (A.F.)

Jakintza B mutilak: Aitor, iker Gri, Luka, Telmo G, Telmo Uz, Alex, Haritz H, Aritz A, Jon E, Xabier, Jon O, Danel, Eneko V, Eneko B, Iker G.

2012/04/19

Jakintza ikastola Gipuzkoako eskupilotako txapeldun

Pasa den martxoaren 31n oso giro ona izan genuen Antiguako frontoiean. Gipuzkoako partaidetzako eskola kiroleko esku pilota txapelketa jokatu zen bertan, eta ikusle asko izan ziren txapelketa girotzen; ikastolako hainbat guraso, lagun, ikastolako ikasle eta abar elkartu ziren frontoiean.
Gure ikastolako ikasle diren Ander Roteta (5.maila) eta Asier Gabirondo ( 6.maila) Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren binakako txapelketan, finalean Azpeitiako Ikasberri ikastolako ikasleekin jokatu ondoren. Partida borrokatua izan zen, baina Jakintzakoak izan ziren garaile.

Zorionak bikote!!! Beste horrenbeste haien entrenatzaile eta botileroa den Jose mari Calongeri, eta baita Antiguako pilota eskolako kirolari guztiei ere, bertan parte hartzen baitute gure ikastolako pilotariek.

KIROLEN JARDUNALDIA

kiroletako arduradunaren e maila honako hau duzue behar izan ezkero:
                            enekojakintza@hotmail.com