2012/02/21

Auzolagun, Olaraingo Sukaldea

Gaur, otsailak 17, Auzolagunera joan gara bisitan. Auzolagun ikastolako jangelara janaria prestatzen duena da.
Hasieran sukaldetara sartzeko maskarilla, txanoa eta bata bat behar dela esan digute, beraz, txano eta maskarilla jarri ditugu. Berez bata bat ere jarri behar genuen, baina ez zeuden hainbeste.
Denak prest ginenean, bi taldetan sakabanatu gara: A eta B gelak. Gu Laurarekin joan gara.
Biltegiaren bidean, pasilloetan, janariak oso ongi usaintzen zuen, eta denak hasi gara esaten:
Ze usain ona!” edo “Hmmm...”. Biltegira iristean ez zuen ia usaintzen. Han denetatik zegoen baina uste baino txikiagoa zen. Bigarren biltegian tomate pote erraldoiak zeuden, kontserbak eta 25 litroko olio boteak. Hirugarrenean lekari zako mordoak ikusi ditugu, makarroiezko kutxa bat gure eskuekin hartu dugu eta pisua... bueno, oso handia.
Ondoren haragia gordetzen duten kamerara joan gara,
gutxi gorabehera 0º tik 4º tara dago kamera hori. Gero, barazkien kamerara joan gara -1º tik 3º tara zegoen kamera. Beste batean -20º ere egiten zituen!
Ondoren, sukaldera joan gara, eta saltsa egiteko bainuontzi bezalakoontzi bat ikusi dugu, eta nora joaten den ur zikina edo soberan dagoen saltsa erakutsi digute, bertan patatak frigitzeko frigigailu bat ere erakutsi digute (ez da guk etxean erabiltzen dugun bezalakoa) etab. Azkenik, plater eta erretilu zikinak dauden gelara joan gara, oso handia da eta ontzi zikinak ere ikusi ditugu.Agurtzerakoan pastelito batzuk eman dizkigute eta ikastolara itzuli gara. Oso ongi pasa dugu eta aldi berean guk jaten dugun jana nola eta nondik datorren ikasi dugu.