2012/02/20

INAUTERIAK

     Aurreko ostiral arratsaldean ANTIGUAKO Jakintza ikastolan inauteriak ospatu genituen.Denetarik izan genuen. Hasierari LH3.mailako joaldunek eman zioten bere zuntzurruekin dinbili-danbala.Ondoren LH1.mailako ipotxek abestu eta dantzatu zuten.Berehala  LH2.mailako "Tarrapatata piratak"  aurkitutako altxorrarekin .Haur hezkuntzako 4 urteko zuhiltzaileei esker garbi-garbiak ondo dutxatuta bukatu genuen. Eskolako sorgintxoak  bost urtekoak izan ziren. Hiru urtekoek sorginen katutxoak ziren beraiek egindako karetekin eta gure txikitxuek, bi urtekoek, begiak zabal-zabalik dena behatzen, batzutan farrez bestetan erdi negarrez eta
bukatzeko guztiok musika jarrita gorputza astindu eta dantzara.


create a gif



 2012ko iñauteriak inguratzen ari zaizkigu eta aurten ere prestaketan erabat murgildurik gabiltza. Izan ere, Iñauteri festa eskolan ostirala 17an ospatuko dugu.
Mozorroak ikusteko daude oraindik eta ea ze mozorro ikusten ditugun ostiralean???