2012/12/25

OLENTZERO



2012/12/20

Gabon mezuak

Gabonetan gustora
egoten gara gu
barreak eta algarak
egiten ditugu.

Gure zoriona zuen etxeetara ere sar dadila. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!!!
Ir a descargar
Ir a descargar
Ir a descargar

Santo Tomas eguna

Primeran ospatu dugu gaur ogitarteko bikaina janez. Bihar Tomasi zain izango dugu azokan, beraz, jantzi itzazue gaurko baserritar traje dotore horiek eta gozatu jaiaz!!

2012/12/19

Gabonak

Gabon jai zoriontsuak opa dizkizuegu eta 2017. urtean zuen amets guztiak bete daitezela.
ZORIONAK!!!

                                  JAKINTZA IKASTOLAKO FAMILIA HANDIA

Entsaioetan buru belarri




Gabon hauetan etxeko bazterrak girotzen hasteko hemen duzue abesti berria: ANTZINAKO HIMNOA-1

Danborrada martxan




LH5. mailako ikasleak hasiak dira prestaketa lanetan. Jolasgaraian jolasa alde batera utzi eta serio demonio hasiak dira entsaiatzen. Dagoeneko zazpi entsaio egin dituzte eta egunetik egunera somatu dugu hobekuntza.
Aurten ardurak honela banatuko dira:
Danbor nagusia: Peru Teixeira
Abanderatua: Sara Lizeaga
Danborren kaboa: Eider Celarain
Kupelen kaboa: Jon Viana
Gainera, aurten, Donostiak 1813. urtean jasan zuen suntsiketa hartatik 200 urte pasa diren honetan, urteurrena ospatzeko pieza berri bat joko dute: Aintzinako himnoa. 

Animo neska-mutilak eta astindu gogoz makilak!!!

Olentzero

2012/12/18

Pilarri agurra







Pilar urte luzez izan da gure ikastolako liburuzaina eta orain jubilatzeko garaia iritsi zaio.
Pilarri, joan aurretik, entrebista egin diogu:

The wolf and the seven little kids

LH3 students performed “The Wolf and the seven Little Kids”. Lights…Camera…Action!!!



2012/12/17

Jangelako menuak

Menu arrunta: Txerrikirik gabe menua: Zeliakoentzat menua:

Gabonetako kontzertua

Jakintza Ikastolako abesbatzak (LH5 eta 6. mailako ikasleak)Gabonetako kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, abenduaren 22an, arratsaldeko 19:45tan San Sebastian Martir parrokian. Parrokiko abesbatzak eta Luberriko gurasoen abesbatzak ere parte hartuko dute bertan.

2012/12/14

Mari Domingi gure artean

2012/12/13

Begiraleen formakuntza

Atzo gure eskola kiroleko begiraleek Reala fundazioak emango dien 12 orduko kurtsiloko lehen saioa izan zuten(3 ordu), Larramendiko ikasleekin batera egin zuten eta gai desberdinak jorratu zituzten, hurrengo saioa Abenduak 20ean izango dute.

2012/12/11

Aste honetako jardunaldiak

2012/12/10

Formakuntza

Formakuntzari buruzko informazioa hemen

2012/12/05

Liburuak, liburuak, liburuak

Adarrara mendi irteera

2012/12/04

Euskararen eguna

"Eman euskara elkarri" izan da aurtengorako aukeratu dugun leloa eta berau ahoz aho astinduz jolasean ibili gara. Primeran pasa dugu!!!!

LH-3.mailakoak abeslari onenen pare aritu dira. Beheko ikastetxean ederki ospatu zuten eguna:

2012/12/03

Gurasoei eskerrak


Olentzeroren opariak iritsi baino lehen, gurasoen opariak iritsi zaizkigu ikastolara. Eskerrik asko!!!!!!



2012/12/01

Euskararen eguna bertsotan

Astelehena dugu euskararen eguna eta hau ospatzeko asmoz, idatzi ditugu koplak.

2012/11/30

LH-4. mailakoekin hizketan

Gure bizkarrezurra gure gorputzaren ardatza da eta sarritan ez diogu behar bezain besteko arreta eskaintzan. Honetaz ohartzeko LH-4. mailakoek hitzalditxo bat izan zuten.



2012/11/29

LH6. mailakoak Tolosan




  Azaroaren 27an, LH-6. mailakoak Tolosara joan ginen txoxongiloak ikustera. Goizeko 9:00-tan ikastolan elkartu ginen. 9:30-tan autobusa hartu genuen eta ordu erdira iritsi ginen. Goizean “La odisea”emanaldia ikusi genuen Topicen Bihar txotxongilo taldearen eskutik. eta arratsaldean, berriz, luna antzerki taldearen eskutik. Bertan Ulisesek Troyako guda amaieratik Itacara iritsi bertakoan .izan zituen abenturak kontatzen ziren. Ondoren, bukatutakoan, merkatu plazara joan ginen bazkaltzera. Arratsaldeko 2:00-tan Leidorren ginen “Cenicienta y las zapatillas de cristal” ikusteko prest ginen. Luna talde madrildarrak aurkeztu zuen lana eta horrexegatik, gaztelaniaz izan zen. Antzerki honetan Errauskineren ipuina kontatu ziguten. Bukatzean Beotibar frontoira joan ginen eta pixka bat jolastu ondoren, autobusa hartu eta itzuli egin ginen. Oso gustura bueltatu ginen, bi lanak asko gustatu zitzaizkigun eta.

2012/11/28

Aste honetako jardunaldiak

2012/11/26

Ingelesez kantari

The students of LH2C are singing “Walking in the jungle”. Be careful, Jakintza is full of dangerous wild animals…

HH-2 urteko ikasleak

Gu gara ikastolako gazteenak.


















Gelan abesten ditugun abestiak gurekin abestu nahi badituzue klikatu hemen: ABESTIAK

Iñigori agurra

Iñigo 5 astez egon da LH3An praktikak egiten. Bere azken egunean abesti hau eskaini genion. Oso profesionalak garenez, ez genuen negar egin bideoa iraun zuen bitartean. Baina bukatu zuenean…

Euskararen eguna

Enkarniren bisita

ENKARNI GENUA
Gure ikastolan izan genuen aurreko hilabetean.
Emanaldi zoragarria bukatu zuenean ikasleei marrazki bana egiteko eskatu zien.
Gure 4 eta 5 urteko ikasleak gogoz aritu dira lan horretan eta marrazki bilduma dagoeneko Enkarniren eskuetan dago.
Enkarni ,MILA ESKER, eta laster arte.


2012/11/25

Zumaiako flishak

Azaroaren 23an LH6.mailakoak Zumaian izan ziren flishak ikusten eta gauza asko ikasi zituzten. Hiru taldetan banatu ziren eta ekintza hauek egin zituzten, nahiz orden desberdinetan:
 - Flishari buruzko azalpenak
 - Bideoa eta bizidunen azterketa
 - Mineralen tailerra
 Hemen LH-6B-koen zatia:
Dena ez zen lana izan, ondo pasatzeko eta bazkaltzeko tartea ere izan genuen.

2012/11/24

Harriekin lanean

LH-6. mailakoak harriekin lanean ibili gara eta hemen lanetako batzuk:

2012/11/22

HH ko EGOKITZAPENA

Gure txikienen egokitzapen prozesua honela egiten da:

2012/11/21

Aste honetako jardunaldiak

Danborrada

Badatozela danbor hotsak!!!!

2012/11/20

Ipuin bilduma

LH-4A-ko ikasleak buru-belarri aritu dira ipuinak idazten eta hemen duzue emaitza. Eser zaitez etxeko besaulkian eta goza ezazu hauek irakurriz!

2012/11/14

Aste honetako jardunaldiak

2012/11/10

Sarean kontuz!











Sarearen erabileraren inguruan hausnarketa egin dugu eta ondorio hauek atera ditugu:


2012/11/09

LH-4. mailakoen autobiografiak

2012/11/08

Allekora mendi irteera

2012/11/07

Kirol arduradunarekin harremanak

Harremanetarako telefonoa: 692849367.  Telefonoa piztuta egongo den ordutegia: astelehenean 15:30-18:30, asteartetik ostiralera 10:30-18:30 eta  larunbatean 9-14.

Aste honetako jardunaldiak

LH-2. mailakoak Azpeitian

Urriaren 30ean LH-2-ko ikasleak Azpeitiako Tren Museoa bisitatzen izan ziren. Bertan Urolako kostaldean barrena ibili izan ziren trenak ikusi zituzten. Ondoren, Dinosaurioen parkean tripa bete eta San Inazioko Elizan izan ziren. Egun ederra pasa zuten denek elkarrekin.

2012/11/05

LH-4. mailakoak Usurbilen barrena

2012/11/02

Irakurketa teknologikoago baterantz


Haurtzaroa behin gaindituta, gazteengan irakurzaletasuna mantentzea zaila izaten da zenbait kasutan. Zaletasun hau piztuta mantentzeko era bat gaur egun gure inguruan ditugun baliabideetara, hau da, tablets eta ordenagailuetara edukiak egokitzea litzateke. Liburutegi Nagusiak hau gauzatu asmoz, 10-12 urteko gaztetxoentzat dohaineko tailerrak antolatu ditu.
Tailer hauek euskaraz izango dira Fernando Morillo idazlearen eskutik. Azaroan hasi eta apirila bitartean hilabeteko bigarren ostiralean izango dira saioak 18.00-tan hasi eta 19.30-ak arte Fermin Calbeton-go Liburutegi Nagusian. Taldeak hogei lagunekoak izango dira gehienez. Izen ematea haurliburutegia@donostia.org helbidean egingo da.
Eskaintza honen helburuak irakurketa eta idazketa sustatzea; teknologia berriak irakurketa eta kulturarekin harremantzea eta irakurketa modu zabalago batez proposatzea lirateke.
Euskal idazleek euskaraz idatzitako testuak oinarritzat harturik jarduera desberdinak gauzatuko dituzte: testuak osatu, musika txertatu, informazioa bildu, eszena desberdinak antzeztu, entzuketa landu, imajinak sortu... Ipads eta ordenagailuak erabiliko dituzte jarduera hauetan.



2012/11/01

Haurrentzako 6. marrazki lehiaketa

Dbus eta San Martin Azokak haurren marrazki lehiaketaren 6. edizioa antolatu du.
 Oinarriak:
- 12 urte arteko haurrek parte har dezakete. Gai libreko marrazki bat egin beharko da. Baldintza bakarra Gabonen inguruko ideia bat azaltzea izango da, autobusarekin erlazionatuta.
- Lanak FNAC-eko erakusmahaian edo Dbus-en bulegoetan utzi beharko dura azaroaren 30a baino lehen.    - Lanaren atzealdean datuak idatzi behar dira: Izen abizenak/ Adina/ Jaiotze data/ Helbidea/ Harremanetarako telefonoa.
- Bi maila egongo dira: A maila (8 urte arteko haurrak) eta B maila (9-12 bitartekoak)
 Sariak:
- 1go saria: 6 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta Nintendo DS bat.
- 2. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta argazki kamara.
- 3. saria: 3 hilabetez Dbus autobusetan erabiltzeko txartela eta liburu aleak.
- Gainontzeko finalistek diploma bat jasoko dute.
Informazio gehiago www. dbus.es orrian.
 Zure imajinazioa martxan jarri, eskura dituzun material desberdinak erabili eta anima zaitez marrazki zoragarri bat eginez parte hartzen!

2012/10/24

LH3. mailakoak kalejiran

Alde Zaharrean zehar eginiko kalejiran bisitaturiko lekuak aurkezten dizkigute sortu duten Power Point honetan: KALEJIRA

Aste honetako jardunaldiak

2012/10/19

Uzturrera irteera

Aste honetako partiduak

2012/10/16

RABBIT THE POSTMAN




You can enjoy watching the students of LH2C singing "Rabbit the Postman".

2012/10/11

Finalista eguna

Eskola Kirolaren dekalogoa

2012/10/09

Benjaminen partiduak lehen hiruhilekoan

Kirol Jaia






Aurreko larunbat goizean, eguraldi bikaina lagun izan genuelarik, Ikastolako Kirol jaia ospatu genuen. Bertan eskola kirolean parte hartzen duten umeek hainbat partidu egin eta hamaiketako goxoa jan zuten. Gurasoek ere eduki zuten disfrutatzeko parada Guraso Elkarteak eskeinitako odolki, txorizo, ardo eta sagardoarekin.



2012/10/08

Donostiako Zinemaldia

Zinemaldia gaitzat harturik hainbat lan desberdin egin dituzte gure ikasleek: aktoreek sorterritik Donostiara egin beharreko bidaia aztertu, filmeen iraupena unitate batetik bestera pasa, biografiak idatzi, aktoreak elkarrizketatu, zinemaldia iragarriko duten kartelak osatu... Lanekin erakusketa bat osatu dugu. Hemen lanetako batzuk:

- Hector Alteriori elkarrizketa Ir a descargar - Imanol Ariasi elkarrizketa Ir a descargar - Susan Sarandoni elkarrizketa Ir a descargar - Mia Farrowi elkarrizketa Ir a descargar - Maria Leoni elkarrizketa Ir a descargar - Julia Robertsi elkarrizketa Ir a descargar - Juan Diegori elkarrizketa Ir a descargar - John Travoltari elkarrizketa Ir a descargar - Javier Bardemi elkarrizketa Ir a descargar - Anthony Quinni elkarrizketa Ir a descargar Meryl Streepi elkarrizketa: Ir a descargar Lola Dueñasi elkarrizketa: Ir a descargar LH6B-koak zinemaldiari begira begira jarri gara eta hau da aurrean azaldu zaigun panorama:

2012/10/03

LH2. mailakoei laguntzeko laguntzaileak

Bigarren mailako ikasleei kiroldegira joaten laguntzeko laguntzaileen zerrenda.

2012/09/29

2012-13 Ikasturte hasierako familia bilerak

Maila bakoitzeko familia bilerako txostena FAMILIA BILERAK atalean izango duzue ikusgai, bilerara joan aurretik irakurri ahal izateko.

Behobia Txiki

Kirol jai eguna

2012/09/24

Ikasturteko egutegia

2012/09/22

Jangelako menua

Irailean zehar jangelan eskainiko dizkiguten jakien zerrenda duzue hemen:

2012/09/20

Erniora irteera

Gogorarazten dizuegu irteera hauek mendizaletasunean izena eman duten haurrentzat dela, aktibitate honetan 3 mailatik gorako umeek parte hartu dezakete. Ume bat 3 mailatik gora egon ezkero, 5 urtetik gorako anai-arrebak ere joan daitezke familiarekin batera. Os recordamos que las salidas de monte son para los niñ@s apuntados en montañismo, en dichas actividades pueden participar niñ@s de 3 curso en adelante. Si un niñ@ esta entre el curso 3º y 6º , tambien podrán acudir sus herman@s de 5 años en adelante acompañados de las familias.

Mendiko irteeren egutegia

2012/09/19

Entrenamenduetarako ordutegiak eta tokiak

Jarraian dituzu argibide guztiak:

2012/09/18

Mendizaletasuna

Mendizaletasuneko bilera:

2012/09/17

2012-13 Ikasturtea




Eman diogu hasiera ikasturte berriari eta ikasleak indar berrituta itzuli dira. Beraz, lana gogotsu eginez, primerako uzta izango dugulakoan ekingo diogu. Gure ikastetxea horretan emankorra izateaz gain, lur emankorretan errotuta dagoela argi erakusten du bertan sortu zaizkigun onddo mordoska honek. Ekinez egiten da aurrera!

2012/07/29

UDARAN IRAKURTZEKO LIBURUAK

Udaran irakurri nahi izan ezkero, Donostia Kulturako liburutegiak, honako liburu sorta hau proposatzen digute.
                                        Argazkian klik egin:

2012/07/28


2012/06/27

JAKINTZA JAIALDIKO DANTZAK 2012

Ekainak 9an egun oso polita pasa genuen eta bertan ikasleek dantzatu zituzten hainbat koreografia dituzue ikusgai hemen.

2012/06/25

JAIALDIKO KONTZERTUA

Ekainaren 9an Jakintza ikastolan jaialdia ospatu zen.
Bukaeran kontzertu txiki batzuk egon ziren; Laurak,Nahiak,Ainhoak eta Anek abestu zuten. Lehenengo "The fire group"-ek jo zuten; Nahia,Laura,Aitor,Danel eta Mikelek.Oso ondo egon zen, abesti asko abestu zituzten: Dejame,ai seu te pego,ilargia....
Ondoren "2000ak" jo zuen; Anek,Markelek,Aritzek,Naiak,Ainhoak eta Aitorrek.
Hemen behan ikusiko dituzute kontzertuetako argazkiak, espero dugu gustatzea!! 

Oso ondo pasa genuen.

2012/06/24

LH2-koen ANTZERKIAK

LH2-koek kurtso bukaeran antzerki polit hau antzeztu zuten eta gurasoek zuen seme alabak ikusteko aukera polita duzue hau. 

2012/06/21

Naiararen entrebista

Lehengoan Naiara Atorrasagastiri egin genion entrebista Bide Hezkuntzako marrazki lahiaketa irabazi zuelako eta hauek izan ziren bere erantzunak:
 .Nola duzu izena eta zenbat urte dituzu?
 -Naiara Atorrasagasti du izena eta 11 urte ditu.

 .Zenbat denbora egon zinen marrazkia egiten?
Añadir leyenda
 -4 ordu egon zen marrazkia egiten.
 .Nondik atera zenuen ideia?
 -Jendea ikustetikan atera zuen ideia.
 .Zer sentitu zenuen irabazitakoan?
 -Poza sentitu nuen irabazitakoan.
 .Zer eman zizuten irabazteagatik?
 -Bizikletarako argiak eta kaskoa eman zioten.
Egileak: Nahia eta Eli.