2011/10/06

2011-2012 ikasturtea martxan


Lanean murgilduta berriro. Denok, ikasle eta irakasleok, hasita gaude eguneroko lanean, aurten ere pila bat ikasteko asmoz.

Hasierako egunak ez dira errazak izan, denoi kostatzen zaigu etxeko lasaitasuna utzita, eskolako martxara egokitzea, batez ere txikienei. Baina dagoeneko, ez da ia negarrik entzuten beheko ikastetxeko pasilloetan eta goiko ikastolan ere dena arin doa, ondo koipeztatutako makina bat bezala.

Hemen aurkituko duzue ordutegia eta egutegiaren informazioa