2011/06/14

Jaialdia 2010-2011

2011/06/06

Abesbatzakoen saioa


Ekainaren 3an saio bikaina eskaini ziguten abesbatzakoek. Euskal abestiak eta Afrikako doinuak eskaintzeaz gain, ingelesez ere aritu ziren kantuan.






Artista jendea


Jakintza ikastolan artistez inguraturik gaude. Azken izarra Ane Gurrutxaga izan da. Txirain elkarteak urtero antolatzen duen ipuin lehiaketan hirugarren saria jaso du. ZORIONAK!!!!

Kurtso bukaerako festa




Ekainaren 11an festa mundiala ospatuko dugu:

GOIZEAN
KIROLA
9.45 5. eta 6.mailako ikasleak.
10.45 2., 3. eta 4. mailako ikasleak.
Trebetasuna neurtzeko kirol probak egingo dira.
Sariak parte hartzen duten guztientzat izango dira.
11.30 KROSA – Alebinak, 5. eta 6. mailako neska-mutilak.
11.45 KROSA – Benjaminak, 2., 3. eta 4. mailako neska-mutilak.
ARRATSALDEAN
JAIALDIA
16.30 Ikastola irekiko da.
17.00 Haurrek eskainitako jaialdia.
“JOSE IGNACIO VITORIA” marrazki lehiaketaren sari banaketa.
18.30 Gimnasioan ikasleek egindako esku-lanen erakusketa.
19.00 Afari-merienda (sardina erreak, txorizoa, solomoa, edariak…).
ETOR ZAITEZ ETA PARTE HAR EZAZU!!

2011/06/02

Uzturre 2010-2011

Eguraldi txarrari aurre eginez mendian gora. Gailurrera iristean postontzia jarri zuten.
Argazkiaren gainean klikatu!